Gida hauek Erasmus+ proiektuen kudeaketa erraztu nahi diete proiektu horietan parte hartzen duten Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoei.

Ondorio horietarako, ikastetxe publikoak dira, titulartasun publikokoak izanik, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan jasotako unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak ematen dituztenak, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak erregelamendu bidez zehaztu ditzakeen ikastetxe publikoak ere. Halaber, aplikazio eremuan sartzen dira irakasleentzako laguntza zentroak, Nafarroako Hezkuntza Berdintasunerako Baliabideen Zentroa (CREENA) eta Euskararen Irakaskuntzarako Baliabideen Zentroa (EIBZ).

 

 

 

Dokumentu horiek eguneratuz joango dira Erasmus+ programaren hurrengo deialdiek berrikuntzak sartu ahala.