Hizkuntza Programen Bulegoa. dpto-idiomas@educacion.navarra.es. 848423355

Hizkuntza da irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bide nagusia eta, beraz, ikaslearen prestakuntza osoan paper nagusia du. Oso gaztetik hasita, hizkuntzen ikaskuntza bermatzea ezinbestekoa da belaunaldi berrien bizitzarako eta etorkizunerako.

Kontaktua: Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala / Atzerriko Hizkuntzen Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: Euskara Atala: 848 426 593 Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala 848 426 973

Hizkuntzan murgiltzeko programak Nafarroan

Programa horien helburua ikasle nafarren ingelesezko komunikazio-gaitasun-maila hobetzea eta ingelesa komunikazio praktiko eta naturalerako, ikasteko eta elkarrekin bizitzeko tresna gisa erabiltzea izan zen. Horregatik, programa horietan proposatzen diren murgiltze-testuinguruetan gertatzen diren egoera eta elkarreragin guztiak hizkuntza horretan kokatzen dira.

Ikastaroek jarduera akademikoen, kirolen eta aisialdiaren egitarau zabala dute. Esperientzia horrek, ohiko eskola-ingurunetik kanpo, parte-hartzaileek ezagutzak zabaltzeaz gain, autonomia pertsonala eta gizarte-trebetasunak garatzen laguntzen du, jolasaren eta komunitatean elkarrekin bizitzearen bidez.



Gaur egun, eskaintza hauek egiten dira:

 

151/2022 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiarena, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle-taldeentzako “English Week Residencial” eta “English Week at School” hizkuntza-murgilketako programen deialdia onesten duena. Deialdia 2022ko irailetik 2023ko ekainera egingo da.