Araudia

Administrazioko funtzionarioek edo lan-kontratudunek zernahi esparrutan aplikagarria den araudiaren gaineko informazioa eskura dute, besteak beste, eszedentziei edo erretiroei dagokiena.

Kontaktua: Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua
Mezu elektronikoak: srjpeduca@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 74

Langileen araudia

Informazio Orokorra

Hezkuntza Departamentura atxikitako langileak bi talde handitan sailkatzen ahal da: irakasleak, alde batetik, eta bestaldetik irakaskuntzaz kanpoko langileak, zerbitzua bai ikastetxeetan edo bai Hezkuntza Departamentuaren egoitza berean ematen dutenak.

Egoera administratibo, opor, lizentzia, baimena eta abarren araudia bi langileen multzoetarako kasu askotan berdina izan arren, irakasleei aplikatzen ahal zaizkien langileei buruzko araudiaren lerro nagusiak jasoko dira hemen. Hala ere, ikastetxeetan zerbitzua ematen duten langileei buruzko alderdi batzuk sartu dira hemen, hezkuntzako zerbitzu publikoaren berezitasuna dela eta.

Edozein modutara, Hezkuntza Departamentuko egoitzan zerbitzua ematen duten langileen eszedentzia, opor, lizentzia eta baimen eskaeren tramitazioa jarraibide hauekin bat eginen da.

Orrialde honetan aipatzen den arautzea Hezkuntza Departamentuko funtzionarioei eta administrazio araubidearen menpeko langile kontratatuei aplikatuko zaie. Aipatu beharrekoa da lan kontratupeko araubide juridikoko langileei Langileen Estatutuko edo une bakoitzean indarrean den lan hitzarmenean xedatutakoa aplikatuko zaiela.

Ikastetxeetan zerbitzua ematen duten langileei dagokionez, adierazi beharrekoa da Ikastetxeetako Erregelamendu Organikoak, otsailaren 10eko 24/1997 (1997ko 32. NAO, martxoaren 14koa) eta 25/1997 (1997ko 32. NAO, martxoaren 14koa) Foru Dekretuen bidez onetsiak, zuzendariaren eskumenak zehazten ditu: ikastetxeari atxikitako langile guztien buru izatea, langileak lantokira joaten diren kontrolatzea, eta begiratzea ikastetxeari atxikitako irakasleekin eta irakasle ez diren gainerako langileekin zerikusia duten barne arauak bete daitezen. Halaber, idazkariaren eskumenak zehazten ditu: zuzendariak delegaturik eta haren agintepean, zentroko administrazio eta zerbitzuetako langileen buru aritzea.