Datuen babesa

Hezkuntza Departamentuak atal honetan argitzen du bere eskumenak erabiliz zer tratamendu ezartzen dizkien datu pertsonalei eta tratamendu horiek nola egiten dituen. Gainera, hezkuntza komunitate osoaren eskura jartzen ditu zenbait baliabide eta dokumentu interesgarri, hezkuntzaren eremuan datu pertsonalak babestearekin zerikusia dutenak.

Kontaktua: Hezkuntza Departamentua
Mezu elektronikoak: educacion.informacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 00

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan

Jarraian, Hezkuntza Departamentuak tratatutako datu pertsonalen babesari buruzko informazioa ematen da.

Ematen den informazioa arau honen arabera ematen da: 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (aurrerakoan, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra).

Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 31.2 artikulua betez, Gobernuaren Atarian argitaratua dago Hezkuntza Departamentuaren tratamendu jardueren inbentarioa. Bertan, tratamendu bakoitzeko, 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 30. artikuluan eta haren lege oinarrian ezarritako informazioa jasotzen da.

Azken berrikuspenaren data: 2020-12-21

Datuen gaineko tratamenduak Hezkuntza Departamentuan

Zein dira datu pertsonalen tratamenduak?

  1. Hezkuntza informazioaren kudeaketa
  2. Langileriaren eta nominen kudeaketa
  3. Kudeaketa ekonomikoa eta kontratazioa
  4. Gai juridikoak, espedienteak, kexak eta parlamentuko galderak
  5. Beka eta laguntzen kudeaketa
  6. Ikastetxeetako bizikidetza kasuen kudeaketa
  7. Hezkuntza premien kudeaketa
  8. Irakasleen prestakuntzaren kudeaketa
  9. Tituluen eta egiaztagirien kudeaketa
  10. Lehiaketak eta sariak
  11. Ikastetxe publikoetako jardueren irudiak, bideoak eta audioak
  12. Ikasleek enpresetan praktikak egiteko tutoretza kudeatzea
  13. Enplegurako prestakuntza ikastaroen kudeaketa
  14. Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko programak
  15. Gaitasun profesionalen egiaztapena kudeatzea
  16. Lanbide gaitasunak egiaztatzen parte hartzen duten teknikarien kudeaketa
  17. Pertsonen eskubideei arreta ematea
  18. Segurtasun gorabeherak kudeatzea
  19. Identifikazio biometrikoa, informazio-sistemetan sartzeari begira aldez aurreko erregistroa egiteko
  20. Mezuen kudeaketa gailu mugikorretarako push jakinarazpenen bidez
  21. Laneko arriskuen kudeaketari dagozkion osasun-jardueren kudeaketa

Tratamenduaren arduraduna

Nor da aurreko tratamenduen arduraduna?

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua.

Nola jar naiteke harremanetan arduradunarekin?

Harremanetan jar zaitezke Hezkuntza Departamentuari zuzendutako eskabide presentzialaren bidez edo Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Datuen babeserako ordezkaria

Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Unitate Ordezkariarekin (Lehendakaritzaren eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritza Nagusia) jar zaitezke harremanetan helbide elektroniko honen bidez: dpd@navarra.es

Tratamenduaren xedea

Zein helbururekin tratatzen dira zure datu pertsonalak?

Tratamendu bakoitzaren helburua(k) Hezkuntza Departamentuaren tratamendu jardueren inbentarioan kontsulta daite(z)ke.

Zenbat denboraz gordetzen dira zure datuak?

Honakoak egiteko behar den denboran gordeko dira:

  • bildu ziren helburua betetzeko, eta
  • helburu horretatik eta datuen tratamendutik etor litezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denbora tartean; horretaz gain, aintzat hartuko dira artxiboen eta dokumentazioaren araudian ezarritako epeak.

Banakako erabaki automatizatuak egotea aurreikusten da?

Ez da aurreikusten tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakirik, profilak egitea barne.

Tratamenduaren legitimazioa

Zein da zure datuen tratamenduaren oinarri juridikoa?

Tratamendu bakoitzaren oinarri juridikoa(k) Hezkuntza Departamentuaren tratamendu jardueren inbentarioan kontsulta daite(z)ke.

Tratamendu guztiak, (salbu "Ikastetxe publikoetako jardueren irudiak, bideoak eta audioak", horrek interesdunaren adostasuna behar baitu), beharrezkoak dira betetzeko tratamenduaren erantzuleari aplikatu beharreko legezko betebehar bat (DBEO 6.1.c art.), eta/edo betetzeko tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako edo interes publikoan egindako misio bat (DBEO, 6.1.e art.).

Dagozkizun eskubideak

Zein eskubide erabil ditzakezu datuen babesaren arloan?

Hezkuntza Departamentuak bildutako datu pertsonalei dagokienez, honako eskubide hauek erabil ditzakezu, Hezkuntza Departamentuari zuzendutako eskabide orokorraren bidez (erregistro orokor elektronikorako esteka):

  • Sarbidea. Eskubidea duzu dagozkizun datuak tratatzen diren ala ez jakiteko eta, halakoetan, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 15. artikuluan aurreikusitako informazioa eskuratzeko.
  • Zuzenketa. Eskubidea duzu zure datu pertsonal okerrak edo osatugabeak zuzentzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 16. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
  • Muga. Eskubidea duzu datuen tratamendua mugatzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 18. artikuluan aurreikusten diren baldintzetako bat betetzen denean.
  • Aurka egitea. Eskubidea duzu datuen tratamenduari aurka egiteko nahi duzunean, zure egoera partikularrarekin ikusteko duten arrazoiengatik.
  • Ezabatzea. Eskubidea duzu dagozkizun datu pertsonalak ezaba daitezen lortzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 17. artikuluarekin bat. Kontuan izan, hala ere, eskubide hori ezin dela aplikatu datuen tratamendua beharrezkoa denean betetzeko tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako edo interes publikoan egindako misio bat.
  • Eramangarritasuna. Eskubidea duzu dagozkizun datu pertsonalak eta tratamenduaren arduradunari eman dizkiozunak jasotzeko formatu egituratu, erabilera orokorreko eta irakurketa mekanikoko batean, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 20. artikuluarekin bat. Kontuan izan, hala ere, eskubide hori ezin dela aplikatu datuen tratamendua beharrezkoa denean betetzeko tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako edo interes publikoan egindako misio bat.
  • Aurretik emandako onespenaren errebokazioa. Tratamenduren baterako onespena eman duzularik, eskubidea duzu noiznahi errebokatzeko. Eskubide hori erabil dezakezu eskabide orokorraren bidez (erregistro orokor elektronikorako esteka).

Uste baduzu datuak babesteko eskubideren bat urratu dela, norengana jo dezakezu?

Eskubidea duzu eskubide-babesaren erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean, lehen aipatutako eskubideen erabilerarekin ados ez bazaude, DBEAren egoitza elektronikoaren bidez.

Datuak hirugarrenei lagatzea. Hartzaileak.

Zure datuak hirugarrenei lagako edo jakinaraziko zaizkie?

Datuak ez zaizkie utziko edo komunikatuko hirugarrenei horretarako adostasuna izan ezean, ez bada araudiak baimena ematen duela adostasunik gabe zabaltzeko.

Hona hemen araudiak xedaturiko lagapenen adibideak:

  • Epaitegiak.
  • Mutuak.
  • Beste osasun erakunde batzuk.
  • Estatuko Administrazio Orokorra.
  • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste erakunde batzuk.
  • Laneko arriskuen arloko kudeaketaren ardura duen erakundea.
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala eta funtzionarioen mutualitateak.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia.
  • Erakunde sindikalak.
  • Finantza entitateak.
  • Zerga Administrazioko Estatu Agentzia.
  • Kontuen Ganbera.
  • Aldizkari ofizialak.
  • Prozeduretan interesdunak direnak.
  • Arartekoa edo beste kontrol-agintari batzuk, prozedura beren eskumenekoa denean.
  • Jurisdikzio-organoei, Estatuko Abokatutza Nagusiari eta Fiskaltzari.
  • Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari.
  • Zentro Kriptologiko Nazionalari.

Aurreikusten da datuak hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara transferitzea?

Ez da aurreikusten zure datu pertsonalak nazioartera transferitzea, "Lanbide Heziketa nazioartekotzeko programen" tratamenduan izan ezik. Horretan, Europar Batasuneko estatu kideetara datuak transferitzea aurreikusten da: bazkide laguntzaileei eta enpresei ematea, prestakuntza-praktikak inplementatzeko.