Familien Partehartzea

Eskolarekin batera, familia da ikasleak sozializatu eta hezteko eragile lehena eta nagusia. Ikastetxeetan, eta gizartean oro har, familiekin elkarlan harremana bultzatzea hezkuntza araudiak jasotzen duen helburuetako bat da. Beharrezkoa da familien parte-hartzerako bide berriak ahalbidetu eta irekitzea, kontsultak egin, prestakuntza jaso, iritzia eman eta ekarpenak egiteko aukera izan dezaten. Xede horretarako da espazio hau.

Kontaktua: Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Bizikidetzaren Atala
Mezu elektronikoak: dge.hzn@navarra.es
Telefonoa:

Gurasoen Mahaia

Nafarroako Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Mahaia hezkuntza esparruan parte hartzen duen kide anitzeko organoa da, Hezkuntza Departamentuari atxikia.
Departamentuaren eta guraso elkarteen izenean aritzen diren guraso elkarteen federazioen arteko topagunea da, eta interes sozial berezikotzat harturiko hezkuntza sistemaren inguruko gaietan gurasoen parte-hartzea ahalbidetzeko helburua du. Mahaiaren xedeen artean daude Nafarroako hezkuntza esparrua ukitzen duten gaiak aztertu, eztabaidatu eta, behar denean, proposatzea, eta Hezkuntza Departamentuak prestatzen dituen arau-xedapen garrantzitsuen proiektuak eta aurreproiektuak ezagutzea eta haien gaineko iritzia ematea. Era berean, proposa dezake irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko neurriak hartzea eta haiei jarraipena egitea.
Mahaiburu Hezkuntzako kontseilaria da. Gainerako mahaikideak ondokoak dira: Hezkuntzako zuzendari nagusia; Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia; Departamentuaren bi ordezkari, saio bakoitzerako eta gaiaren arabera kontseilariak hautatuak; idazkari bat eta gurasoen elkarteetako ordezkariak.