Arte ikasketak

Arte ikasketen xedea da ikasleei kalitateko arte prestakuntza ematea eta musikaren, dantzaren, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.

Kontaktua: Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 73

Araudia

BALIOZKOTZEAK

123/2009 Foru Agindua, uztailaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez ezartzen dira musikako edo dantzako lanbide ikasketen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren edo Batxilergoaren arteko baliozkotzeak, Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren salbuespenak, eta Batxilergoko irakasgai komunak eta musikako edo dantzako lanbide ikasketak gainditutakoan batxiler titulua lortzeko baldintzak.

 

ARAUDIA

1577/2006 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, musikako lanbide ikasketen curriculumaren oinarrizko alderdiak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arauturikoak, finkatzen dituena.

303/2010 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako arte irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena.

21/2007 Foru Dekretua, martxoaren 19koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako musikako lanbide ikasketen curriculuma ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatean.

78/2007 Foru Agindua, ekainaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako musikako lanbide ikasketetan sartzeko arauak ematen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

79/2007 Foru Agindua, ekainaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen musikako lanbide ikasketen egitura eta ordutegia Nafarroako Foru Komunitatean ezartzen dituena.

91/2008 Foru Agindua, ekainaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, musikako lanbide ikasketak egiten dituzten ikasleen ebaluazioa, sustapena eta titulazioa arautzen dituena.

106/2008 Foru Agindua, uztailaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean musikako lanbide ikasketen aukerako irakasgaiak arautzen dituena.

178/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez zehazten da Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalean espezialitateetan hutsik dauden ikaspostuen urteko eskaintza, eta Hezkuntza Departamentuari baimena ematen zaio haiek malgutzeko.

54/2017 Foru Agindua, maiatzaren 2koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzako Departamentuari baimena ematen diona Baxu Elektrikoa eta Gitarra Elektrikoa espezialitateak ezartzeko, musikako lanbide ikasketei dagozkienak, eta aldatzen duena ekainaren 29ko 79/2007 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez ezarri ziren Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen musikako lanbide ikasketen egitura eta ordutegia Nafarroako Foru Komunitatean.