Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Garraldako ikasleak, irratian esatari

2023/10/23

Gu Garraldako Eskolako DBH 4ko Komunikazio Tailerreko ikasleak gara eta erronka berri bat dugu: gure zonaldeko IRATI Irratian kolaborazio bat eginen dugu astero.

Hasteko, irratia bisitatzera joan ginen Aribera eta Eneko Villegas kazetariari elkarrizketa bat egin genion, hau da, elkarrizketatzailea dena elkarrizketatu bihurtu genuen.

Orain Galuzerrita irratsaioa sortu dugu eta hemendik aitzinera hainbat konturi buruz ariko gara irratian: eskolako berriak, gure jantokiko menua, errezetak, elkarrizketak, musika kontuak, jolasak, etab.

 

Gure Galuzerrita irratsaioa entzuteko aukera ortziralero izanen duzue, 11:45an.

 

Adi egon seinaleari!

 

https://garraldakozonaldea.educacion.navarra.es/portal1/