Meatzeetako Geologia ikerketa Orbaizetako arma olan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/11/02
Ikasleen harrera Orbaizetako olan
Aurreko urriaren 6an, Geoaniztasunaren Nazioarteko Egunean, Orbaitzetako Arma Olaren meatzeetako geologia ezagutzeko, elkartu ziren Pirinioetako (Erronkari, Zaraitzu eta Garralda) DBHko 4. mailako ikasle guztiak. Bertan Orbaizetako Txangoako ingurunean, ibilbide geologiko bat ezagutu zuten eta Orbaizetako Arma Olaren industriagunea arakatu zuten. Irteera horretan “Baigorriko College” ikastetxeko ikasleak ere parte hartu zuten Pirinioetako ikastetxeekin batera. Mugaz gaindiko proiektu honetan, Nafarroako mendikate zaharrenetariko (Paleozoiko garaikoa) baten geologia ezagutzeko hezkuntza-materialak garatu dira. Nahiz, elkartruke honek beste helburu komun bat duen: “mugaren bi aldeetako ikasleen arteko trukea sustatzea, ondare eta hizkuntza komun batetik abiatuta”.
Nafarroako Gobernuko Hiritarrekiko Harremanetarako Departamentuak 2023. urteko mugaz gaindiko lankidetza jarduerak sustatzeko asmoz emandako diru-laguntzaren ondorioz, eraiki dira hezkuntza-materiala hauek. Materialak, inguruneko geologia ezagutarazteko, harri, fosil eta mineraletatik abiatuta, zonaldeko historikoa geologikoa kontatzen da. Zeharkako gai bezala, Aezkoako toponimia euskalduna (Aezkera) lantzen da, eta inguru horretako erliebea eta klimatologia identifikatzen laguntzen du.
Txangoako ibilibidean azalpena
Txangoko ibilbidea bi ordu eta erdiko iraupena izan zuen, Natura Blaiko Ingurumen Hezitzaileak gidatuta. Bertan, hainbat geldiuneetan, hezkuntza-materialetan garatzen den informazioa ikasleak “in situ” aurkitzeko aukera izan zuten, beraien zentzuak lagun izan zutelarik. Gero, ordubetez, Arma Olako industriagunera joan ziren eta han mineral horien giza erabileraren ikuspegia lortu zuten, eta KulturOlaren Zentroan, industrialdeak martxan zegoenean eskaintzen zuen itxura ikusteko aukera izan zuten.
Hezkuntza-material geologikoen kokagunea
Irteera honetan 60 ikasleek parte hartu zuten, orain gutxi Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuak (IGME) argitaratu berri duen Interes Geologikoko Leku (ARI) batetik oso gertu. PS009 ARIak (Luzaideko Kuartzita eta eskito Ordiviziarrak) lurralde honetan topatzen diren elementu geologiko berdinak eskaintzen ditu.
Irteera honetan 60 ikasleek parte hartu zuten, orain gutxi Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuak (IGME) argitaratu berri duen Interes Geologikoko Leku (ARI) batetik oso gertu. PS009 ARIak (Luzaideko Kuartzita eta eskito Ordiviziarrak) lurralde honetan topatzen diren elementu geologiko berdinak eskaintzen ditu.
Orbaizetako Olaren industriagunean Kultur-ola barruan
Goizean zehar gogoz eta sintonia onean ibili ziren ikasleak, lehenengo kontaktu gune honetan. Egindako lana Txangoako gunerako ibilbide turistiko geologiko bat eraikitzeko balioko du, ikasleen ikuspegitik abiatuta.
Txangoako ibilbidean geldiuneak Baigorriko ikasleak