Pirinioko DBHko Ikasleen Topaketa Garraldan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/11/07
Urriaren 11n Erronkari, Otsagi eta Garraldako DBHko ikasleek arteko topaketa egin zen Garraldan. Jarduera Pirinioko Euskara Batzordeak antolatu zuen hiru ikastetxeetako Guraso Elkarteen eta Nafar Gobernuaren laguntzarekin.
Denetara 110 ikasle eta irakasle elkartu ziren eta jarduera anitzak izan zituzten gozatzeko eta harremantzeko.
DBH 1 eta 2ko ikasleek, alde batetik, ingurumenaren ikerketan espezializatutako enpresa den Ornitolanen laguntzarekin kabikutxak prestatu zituzten taldeka eta gero hoiek kanpoan jarri zituzten hegaztientzat.
Bertze aldetik, Koldo Villalbaren eskutik herrian barna taldeka jinkana egin zuten tokiak aurkituz eta galderak erantzunez.
DBH 3 eta 4ko ikasleak, berriz, mailaka banatu ziren ekintzak burutzeko. Lehenengo, DBH 3ko ikasleek animalien azternei buruzko informazioa jaso zuten eta gero horri buruzko jokuak egin zituzten. Hau Otsagiko NIZekoekin egin zuten. Bitartean, DBH 4ko ikasleek arroil jaitsiera egin zuten. Gero ekintzak aldatu zituzten eta DBH 3ko ikasleek arroil jaitsiera egin zuten eta DBH 4ko ikasleek DBH 3ko aktibitatea egin genuen.
Jarduera guztiak bukatutakoan, autobusetan kokatu eta etxera itzuli ziren ikasle eta irakasleak.
Eguraldia bikaina izan zen, aktibitateak politak suertatu ziren eta guztien arteko giroa ere bikaina izan zen. Oso pozik geratu zizren antolatzaile eta partehartzailak, beraz eta biziki eskertu zuten antolaketan egindako ahalegina.