Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Sakanako landa eskolak eski kanpainan

2024/03/18

Iturmendi, Urdiain eta Altsasuko ikasleek otsailaren 26tik martxoaren 1erainoko astean eski kanpainan parte hartu dute. Sakandarrek Izaban hartu dute ostatu. 

Aste osoan zehar goizero iraupen eskian aritu dira eta praktikaren ondorioz eskiatzaile apartak ditugu orain gurean. Bazkaldu eta atseden hartu ondoren, arratsaldez, ekintza desberdinak burutu dituzte: herri kirolak, Julian Gayarre museora bisita, dantzak... eta ostegunean nola ez, diskoteka!

Bikain pasa dute egonaldian eta gainera, LH6.mailako ikasleek datorren ikasturtean Altsasuko institutuan haien ikaskideak izanen diren lagunak ezagutu eta elkarrekin esperientzia hau bizitzeko aukera paregabea izan dute egunotan. Bizipen ederra guztiontzat!