Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Angelman Sindromearen Eguna ospatu du Iruritako eskolak

Otsailaren 15ean ospatzen da eguna mundu mailan eta bat egitea erabaki zuen eskola-komunitateak

2024/03/21

Egun berezia izan zen eskolan. Izan ere, sindromea duen ikasle bat dute ikastetxean, Aitor, eta bere egoerara hurbildu eta ulertzeko aukera izan zuten bertze ikasle eta irakasleek.

Eguna ospatzen hasteko, ikasleek kartelak egin zituzten chromebooketan, baina arras zaila egin zitzaien, ez zeudelako oso ziur Angelman sindromea zer zen. Zalantzak sortu zitzaizkien, eta gure ikasleak pentsatzen hasi ziren, hobe ulertzeko. Hala ere, ez zituzten gauza gehiegi konprenitzen… Zer egin orduan?

https://lh7-eu.googleusercontent.com/rR4Ghq70RCG9BU1sOwFuR2kLB0PGAuCFuA1Q_5NrOgjmCGrbhhDof-yoaFdcn97LtdaAmbJoZYFJBa-3g3GZtN4Vr36OygRck98zcU-djgktslZ0ZaWYdARd7ORrzZzsfRtkp3AzKw5xQ8Kl

Batzarrean elkartu zen eskola guztia, txikienetik handienera.

Ezer azaldu baino lehen, sindromearen inguruan zer zekiten galdetu genien. Erantzunak arras desberdinak izan ziren. Batzuek, Angelman sindromea eritasun bat zela uste zuten. Bertze batzuek, ezaugarri batzuk izendatu zituzten, hala nola, ez solastea edota beti mugimenduan egoteko joera.

Oraindik ere, sindromea ulertzeko informazio anitz falta zitzaien, eta horretarako, maistra-maisuek aurkezpen ttiki bat egin zuten ezaugarriak azaltzeko. Azalpenekin batera, eztabaida ireki genuen, eta ikasleen partehartzearekin Aitorren egoera hobe ulertu genuen denok.

Hala ere, gauza bat da zerbait ulertzea, baina bertzea bertzeen tokian jartzea. Batzarrean aipatu zen Angelman Sindromea duten ikasleen ezaugarri nagusiak hauek zirela: urarekin jolasteko nahia, komunikatzeko zailtasunak edota gorputzaren kontrola. Urarekin jolastea gustatzen zaiela bagenekien. Baina, komunikatzeko zailtasunak? Zer erran nahi du horrek? Solasten ez denez, nahiak azaltzea arras zaila da eta ondorioz bere gorputza erabiltzen du nahi hauek azaltzeko. Eta gehienok hori egiten ez dugunez, zaila egiten zaigu ulertzea. Bertzetik ere, gorputzaren kontrola gurearen desberdina da, eta hau ere zaila egiten zaigu ulertzen.

Zer egin orduan? Tailer batzuk egin zituzten hau dena ulertzeko, anitzetan ez baitugu zerbait ulertzen egiten edo sufritzen dugun arte. Zenbatetan erran digute hori ez egin mina hartuko duzula, eta guk egin mina hartu dugun arte?

Ikasle talde bat Harrikulunkara joan zen gorputzaren kontrola lantzera. Ekilibrio zirkuitu bat ikusi zuten bertara ailegatzean. Pertsona batzuek zailtasunak dituzte bere gorputza koordinatzeko, eta nahiz eta lurra laua izan, beraientzat oztopo handia da. Ikasleak zirkuitua egitera bidali genituen, lehenengo hankak aske zituztela eta ondotik fitness zinta batekin lotuak. “Aise eginen dut!” izan zen gehiengoen aipamena, baina ez zen hain erraza izan. Hanka lotuak izan gabe ere, anitzetan erori ziren ikasleak. Pentsatzen zutena baina gogorrago egin zitzaien, eta horrela adierazi zuten tailerra bukatzean. Imajinatu egun guztia horrela egon beharko bazenute? Ikasleen aurpegiak ikusita, eratzunik ez zen behar.

https://lh7-eu.googleusercontent.com/NcPQjVKh-LniHnVKp-sth-auTAlQZ89YUxVdEr2cdE7vf0hgVoOTkaTOpzUC6jee3PLEMm2x4AQSg-T2QY8g7ZBBNctLEWbbzJMb-mRjndRqb7eMbU8KljdnW2vkQ3CvkodT6VNOiAbDvrSs

Bertze talde bat Negusaroira joan zen. Binaka jarri ziren. Bikotekide bat ikaslea izanen zen, bertzea berriz, hezitzailea. Ikasleak gelan banatuta zeuden goxokiak hartzen saiatu behar zuen, eta hezitzaileak ez zion utzi behar nahi zuen guztia egiten. “Ezin duzu hori hartu!”, “EZZZZ!”, “Hori ez!”... Aizue, ikasleak, hainbertze ez adituta nola sentitzen zarete? Zer egin dezakegu?

https://lh7-eu.googleusercontent.com/kNcvu7bIgnvgcjBUT77fmhkaxHgA7E2Yeogc6fkjIitQcnfVZ3U3to6DB5vaACv9OAf6Ec72RwxpnH7elAn48G6vZqlU2eoxpXnk3GgKgiZW5TxuowptgidzowOI7RFqfQi7bRFEKmJvqWWe

Hirugarren taldea Xaguzelai gelara joan zen. KOMUNIKAZIOA! Nola komunikatzen gara? Modu desberdinez, baina gehienetan hitz eginez. Baina, tailer honetan ezin zen hitz egin, mezu ezberdinak komunikatu behar ziren, baina hitz egin gabe. Mezuak sinpleak izan ziren arren, ez da pentsatzen duzuen bezain erraza izan. Nola sentitzen dira solastu ezin duten pertsonak? Nola komunikatzen dira?

https://lh7-eu.googleusercontent.com/O5LlyjjZ96BD-6IhRFm8_5AzGkZk8wzAuecxHeMM5sV26SN_QG_5W3UQHmFUzsFuNW577DZGTvySCG6MooFzn_3gru-bZa-735B0DiAAMNeLHUQM0_JxGZYg7I1VPtL9ZoP_QMTGKbBgMiyd

Ikasle guztiak hiru tailerretatik pasatu ziren, hiruetan hausnarketa egin zuten, baina ez zuten guztiekin partekatu. Berriz ere denak elkartu ziren eta guztiok papertxo batean zer nolako esperientzia izan zuten idatzi zuten. Handiek ttikiei lagundu zieten, eta ttikiek, handiei. Azkenik, patioan elkartu eta ikasle bakoitzak nola sentitu zen adierazi zuen eta idatzitakoa kortxoan jarri zuen eskolara hurbiltzen direnek ikusi ahal izateko.

https://lh7-eu.googleusercontent.com/JUuhrmhMVEbthuLL7KhoDaR3biE-pY_sQrygHWcI4ioTM_-xthYdOOBoAjv9470Q4r8hF6DXubovZy07YuJCV5mGDWlBaI9oIAgdtfR__HMMpTVSMTEIsKCo2kYDpiXGcCkh2mzFmlC8gbac

https://lh7-eu.googleusercontent.com/ilgD3dMWoocFkb7nmZGjDk5RtNIwbXcjxpeDpvzxQa4CnRsoQ-CaRJ71w7GOv78mtlOsvEwCjHVp1_uCfmEfXJIb1W3wu9mrO9ZQUAzVV9vw5wdb5kXm1cEmyMNQVuFV1s4_KQdiZIVVzlBe

https://lh7-eu.googleusercontent.com/kH0sDa6d3bJgIvDu6etWOLovdKEILEdjKJT2ah1RcdvD5J_XIm00kKkOIwdIdzWsKkE1C10sQngBAqgmJDherGR8uktd6PjYnGl2WWR7BCpy0W1zzWXBsDSgH2nAxBzHPgSNaRBPRagLQC5v

https://lh7-eu.googleusercontent.com/32-QND0FPYJy_715DIyuMekt5DYGovan_rR5_8kn_aL6NuTd0WvkrZDdyMVhtXxLeceqKZroojFiMUQvKR0QC_8pT3vcQP49JGijmqJkh6K7Ow8mqLiIU6Z0hV9EtW19UZj7swZcJE0Ofxzd

https://lh7-eu.googleusercontent.com/NtPh-ia3roLdRrADomoYnLx4d_Xiy77QO27ojj1c3cIrTo8htTlMpBIv13xqC-4Ijnc4e5d9ZUIVtxxoD3DQWo8c0xvKBFrOu2T6bTnsOPGsTmvbGVZag3GoHVfBPuVyrH1BsDHEYsXRIEpY

Aipatu dugun bezala, egun berezia izan zen. Anitz ikasi zuten guztiek, gauza anitzez gehiago ulertzen dituzte orain. Zein garrantzitsua den bertzeen tokian jartzea!!!!