Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Ipar Eski kanpainan parte hartu dute Otsagabiako ikasleek

2024/05/02

Eskolan, urtean zehar jarduera asko egiten dira. Jarduera horien artean eski kanpaina dago. Aurten DBH 1. eta 2. mailako ikasleei egokitu zitzaien ekintza hori egitea. Zortzi ikasleko talde txikia da eta egun bakoitzean bi irakaslerekin joan ginen.

Martxoaren hasieran izan zen, 5 eta 6an. Mata de Hayako (Belagua) pistara joan ziren, hasiera batean Abodira joan behar bazuten ere, elurra zapaltzen duen makina apurtuta zegoelako.

Bi egun egon igaro zituzten eski-ikastaroa egiten, bi modalitate desberdinetan eta begirale desberdinekin. Lehenengo egunean skating modalitatea (elurretan patinatu) ikasi zuten eta bigarrenean telemark modalitatea (biraketak egin eskiatzeko taulen gainean).
. Lehenengo egunean (skating egiten) hobeto pasatu zuten dibertigarriagoa iruditu zitzaielako. Hala ere, bigarren jarduna ere oso ongi egon zen.

Haien hitzetan, oso ekintza polita eta dibertigarria izan zen. Klasekideekin harremana hobetzen lagundu zuen, baita irakasleekin ere, elkarrekin eskiatzen ez baazuten arren.

HOri bai, bi egun izatea bi modalitate desberdin ikasteko gutxi iruditu zaie eta astebetera luzatzea proposatu dute taldetik, bi modalitateak hobeto ikasteko.

Izugarri gustatu zaie jarduera eta errepikatzeko asmoa dute.