Baztan eta Urdazubi-Zugarramurdiko herrietako eskolen besta - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
Anizen ospatu zen joan den irailaren 28an “Tontorrera ailegatzeko, malda franko” lelopean
2024/10/08
Zigako landa eskolako komunitatea
Ospakizuna Zigako eskolako ikasleek eta familiek antolatu zuten, Zigako eta Anizko herriek lagunduta. Hasiera batean Zigan ospatzekoa zen besta, baina eguraldia zela eta, Anizen ospatu zen.
2008. urtetik, Almandoz, Amaiur, Arizkun, Arraioz, Azpilkueta, Erratzu, Gartzain, Irurita, Lekaroz, Oronoz eta Zigako eskolen besta antolatzen da, aurtengoan Zigako eskola-komunitatearen txanda izan dela, berriro ere jende andana elkartu da, arras ongi pasatzeaz gain, herri desberdinetako ikasleek eta familiek elkar ezagutzeko edota lehendik eginak dituzten harremanak sendotzeko.
Erran bezala, larunbatean Anizen elkartu ziren goizeko hamarretan Anizen harrera ekitaldia egiteko eta hamar eta erdietan Aniztik Zigarainoko ibilbidea egin zuten. 7,3Km inguruko ibilbidea izan zenez, tartean pintxoak jateko aukera ere izan zuten Zigako frontoian. Aldi berean, Anizko frontoian jolastokia eta aurpegi margoketa izan zen txikienendako.
Eguerdian, guztiak Anizko frontoian elkartu eta bazkaldu egin zuten. Bazkaria borobiltzeko, Zigako eta Anizko herritarrek prestatutako postreak dastatzeko aukera izan genuen.
Bukatutakoan, Izaskun Igoak prestatutako idatzia entzuteko aukera izan zuten partehartzaileek eta ondotik zozketa egin zen, ondotik dantzaldi eta puzgarrietaz gozatzeko aukera ere izan zutelarik. Sotopilak janez bukatu zuten eguna. Besta zoragarria izan zen!
Datorren urterako lekukoa Oronozko ikasle, famili eta herriari pasatu zioten.
Gora Zigako eskola eta Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskola guztiak!