Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Bertizko Jaurerriaren Natur Parkea, ikasteko gunea Narbarteko landa eskolarendako

2024/10/21

Arotzenea eskolako ikasle eta irakasleak inguru naturaz ikasi eta gozatzeko ateraldia burutu zuten urriaren 11n eta jardueraren kronika idatzi zuten:

Ohiturari jarraituz, ikasturte berriari hasiera emateko helburuarekin egiten dugun txangoa izaten da, horretaz gain ere ikasleen arteko harremanak sustatzeko, jolasteko eta udazkenaren koloreetaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen.

Goizeko 9etan ikasleak beti bezala eskolara etorri ziren eta 9:30ak aldera oinez abiatu ginen Bertiz Natur Parkera. Jolas librean aritu ginen, jolas desberdinak eginez eta ondoren hamaiketakoa hartu genuen. Ondoren, berriz ere ikasleek jolasteko aukera izan zuten bertako parkeetan. Eguerdi aldera bazkaldu eta oinez abiatu ginen berriz ere eskolara.

Eguraldia lagun izan genuan eta egun zoragarria pasa genuen elkarrekin. 

Arotzeneako ikasle eta irakasleak

Natura, ikasteko gune gisa erabili ahal izatea, landa eskolak eskura duen baliabide ikaragarria da.