Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Joko Topaketa ospatzeko elkartu dira aurten ere Izagaondoako landa eskolak

2025/06/06

Erredakzioa: Eloko landa-eskola



Zein egun berezia bizi genuen!!! Eloko Santa Barbara ikastetxeak Urrozeko Ikastetxeko lagunei asko itxarondako bisita egin zien, eta jardunaldia ezin hobeto atera zen. Goizean goizetik energiaz, irribarrez eta, batez ere, mugimendu handiz beteta egon zen.

Haurrek jolasez, herrian zehar gymkanaz eta bi eskolen arteko elkarbizitzaz gozatzeko parada izan zuten goizean zehar. Aukera bikaina izan zen ondo pasatzeko, lagun berriak egiteko eta ikasgelatik kanpo esperientzia paregabeak partekatzeko.

Hori guztia ez zen posible izango Burlatako Ibaialde BHIko Irakaskuntzako eta Gizarte eta Kirol Animazioko Goi Mailako irakasle eta ikasleen antolakuntza zoragarririk gabe, haiek arduratu baitziren jarduera bakoitza prestatzeaz, ilusioz eta mimo handiz. Lan ona nabaritu zen xehetasunetan jarritako arretan eta adeitasunean!

Orain, egunak kontatzen ari gara Elon, datorren ikasturtean Urrozeko gure ikaskideek bisita itzul diezaguten eta eskolen arteko adiskidetasun polit hau eraikitzen jarraitu ahal izateko    

 🎉🚌 💬