Kultur ibilbideak

Hezkuntza Departamentuak gehienez 450 plaza eskaintzen ditu "Kultur Ibilbideak Nafarroan" programaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko funts publikoekin finantzatutako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat.

Kontaktua: Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atala
Mezu elektronikoak: sformacion.prestakuntza@navarra.es
Telefonoa: 848 42 6576; 848 426232; 848 426271

Kultur ibilbideak 2026

Programan proposatutako jarduerak Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutzaren curriculumera egokituko dira, Lehen Hezkuntzako 5. mailan. Hona hemen diseinatutako ibilbideetako batzuk:

  • Pirineoetako mendebaldeko bailarak: Orreaga
  • Pirineoetako ekialdeko bailarak: Erronkari eta Zaraitzu
  • Nafarroa hezea: Baztango bailara eta Zugarramurdi
  • Arakil eta Aralarko San Migeleko korridorea
  • Erdialdea: Erriberri eta Uxue
  • Tuterako Erribera: Tutera eta Errege Bardeak
  • Lizarraldea eta Lizarrako Erribera
  • Iruñerria

Kultur ibilbideak 2026 (izapide-fitxa)