Irakasleen prestakuntza

Hezkuntza Departamentuak ikastetxera bideratutako askotariko prestakuntza jarduerak planifikatzen eta garatzen ditu, hezkuntza unitate modura harturik ikastetxea. Atal honetan bada jardueren gaineko informazio xehatua.

Kontaktua: Prestakuntza atala
Mezu elektronikoak: secretaria.cap.pamplona@educacion.navarra.es
Telefonoa: Orokorra 848 426232 Ziurtagiriak eta deialdiak 848 424775 / 848 424776

Zein eragilek parte hartzen duten

Irakasleen prestakuntzari dagokionez Hezkuntza Departamentuaren misioa da etengabeko prestakuntzaren plangintza eta garapena lideratzea. Prestakuntza irakasleen eskubidea eta betebeharra den bezala, hezkuntza-Administrazioen eta ikastetxeen erantzukizuna ere bada, azken xedea irakasleen garapen profesionalaren bitartez Nafarroako hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzea baita.

Prestakuntzaren diseinua, antolaketa, egitea eta ebaluaketa Hezkuntza-Departamentuaren Sail desberdinek gauzatzen dute, Prestakuntza Atala eta Irakasleen Laguntza Zentroen (ILZ) laguntzaz. Beraz, bertatik-bertako prestakuntza beharrei ahalik eta hobekien erantzuteko, ikastetxeei aholkularitza emateko eta Prestakuntza Plana garatzeko Nafarroan bost ILZ daude, hau da, Tuteran, Iruñean, Lizarran, Tafallan eta Lekarozen zentro bana.

Sarea osatzen da ikastetxe bakoitzeko prestakuntzako arduradunaren lanarekin eta irakasleek jardueren garapenean eta diseinuan duten parte-hartze aktiboarekin. Etengabe garatzen ari den prestakuntza plana irekia dago hezkuntza erkidegoko edozein eragilek edo Nafarroako gizarteak egin dezaketen proposamen eta ekimen orori.

Europako zuzentarauek eta nazioarte mailan eta Nafarroako Foru Komunitatean egindako ebaluazioek hezkuntzaren erronka berriei erantzuna emanen dien prestakuntza eskaintza eskatzen dute.