Irakasleen prestakuntza

Hezkuntza Departamentuak ikastetxera bideratutako askotariko prestakuntza jarduerak planifikatzen eta garatzen ditu, hezkuntza unitate modura harturik ikastetxea. Atal honetan bada jardueren gaineko informazio xehatua.

Kontaktua: Prestakuntzaren eta kalitatearen atala
Mezu elektronikoak: secretaria.cap.pamplona@educacion.navarra.es
Telefonoa: Orokorra 848 426232 Ziurtagiriak eta deialdiak 848 424775 / 848 424776

Prestakuntza planaren ebaluazioa

Prestakuntza planaren ebaluazioa tresna bat da, hasierako helburuen lortze maila eta hizlarien eta parte-hartzaileen gogobetetze maila ezagutzeko balio diguna, eta adierazleak eskura jartzen dizkiguna, etorkizuneko prestakuntza planak diseinatzeko eta aurrekoekin erkatzeko.


Ebaluazioaren helburua da, hasiera batean, ikasgelako irakaslanaren gainean duen transferentzia-maila analizatzea eta, gero, ikasleen ikaskuntzan duen eragina aztertzea.


Ikuspuntu honetatik, prestakuntza planaren ebaluazioak ondoko helburuak lortzeko balio beharko luke:

 

  • Modu kritikoan ezagutzea nola planifikatzen eta egiten den irakasleen prestakuntza eta zein diren erdietsitako helburuak.
  • Ulertzea zer barne-dinamika sortzen den edozein prestakuntza jardueraren programa garatzen denean, jarraipen egokia egiteko.
  • Baloratzea nolako eragina duen prestakuntzak hezkuntzaren praktika prestatu eta egiterakoan.
  • Programak egokitzeko erabakiak hartzea, egiaztatutako irizpideetan oinarrituta.
  • Nafarroako ikasleen barneko eta kanpoko ebaluazioen emaitzak hobetzen laguntzea.

 

Prestakuntza planaren ebaluazioa gogoetarako prozesu bat izan nahi du, abian jartzen diren prestakuntza prozesuak hobeki ezagutu ahal izateko eta bere garapenaren gaineko erabakiak hartu ahal izateko, ahalik eta emaitzarik onenak erdiestea helburu. Beraz, prozesu honetan inplikatu beharko dira Prestakuntza Planaren plangintzan eta garapenean parte hartzean eginkizun espezializatuak dituzten pertsonak.


Ikuspegi honetatik, ebaluazio planak kanpoko nahiz barneko elementuak sartu beharko ditu prozesuaren barnean, kontrastatu ahal izateko prestakuntza prozesuetan sartutako eragile guztien barne-ikuspegia, erabiltzaileen eta ikastetxeetan zuzeneko eragina duten Hezkuntza Administrazioko beste zerbitzu batzuen ikuspegiarekin.


Ebaluazioa ahalik eta ulergarrien izateko, funtsezkoa da informazioa (objektiboa zein subjektiboa) biltzeko lana. Horretarako adierazle-multzo bat dago, Prestakuntza Ataleko zerbitzuen gutunean jasotzen den bezala, eta hainbat gogobetetze-inkesta ere.