Irakasleen prestakuntza

Hezkuntza Departamentuak ikastetxera bideratutako askotariko prestakuntza jarduerak planifikatzen eta garatzen ditu, hezkuntza unitate modura harturik ikastetxea. Atal honetan bada jardueren gaineko informazio xehatua.

Kontaktua: Prestakuntzaren eta kalitatearen atala
Mezu elektronikoak: secretaria.cap.pamplona@educacion.navarra.es
Telefonoa: Orokorra 848 426232 Ziurtagiriak eta deialdiak 848 424775 / 848 424776

Eragileen eginkizuna

Irakasleen prestakuntzan esku hartzen duten eragileek ondoko eginkizunak izanen dituzte, besteak beste:

  • Urteko Prestakuntza Planean aurrez ikusitako jarduerak antolatu eta praktikan jartzea.
  • Irakasleen eskariak argitu eta erantzutea, beharrezkoa bada aldez aurretik planifikatutako eta argitaratutako eskaintzan ez dauden eta ikastetxeek eskatzen dituzten prestakuntza jarduerak antolatuz.
  • Gai orokorrei eta curriculum arloetako berariazko gaiei buruz izan daitezkeen aholkularitza eskaerei erantzutea.
  • Hezkuntza berrikuntzarekin konprometiturik, prestakuntza eskatzen duten irakasle taldeen jarduerak laguntzea, parte diren ikastetxearen edo eskualdearen unean uneko beharretatik sortutako proiektu zehatzak garatzeko.
  • Zenbait irakaslek, euren ikastetxeen ezaugarriengatik (hezkuntza eredua, hizkuntza lerroa, tamaina, eskualdea, eta abar) euren irakaslanaren praktika beste irakasle batzuekin kontrastatzerik ez dutenean haiendako jarduerak prestatzea.
  • Positiboki ebaluatutako hezkuntzako praktika onak eta esperientzia didaktikoak ikastetxeek truka ditzaten bultzatzea.
  • Irakasle taldeek nola hezkuntzarekin zerikusia duten bestelako eragileek prestatutako kalitatezko materialak, dokumentuak eta proposamenak heda daitezen bultzatzea, ikasgelako praktika laguntzeko eta ikastetxeetan curriculuma garatzeko egiten diren prozesuak bultzatzeko.
  • Hezkuntza baliabideen gaineko aholkularitza zerbitzua mantentzea ikastetxeendako.
  • Irakasle taldeen koordinazioa erraztea, zuzendaritza taldeen, departamentu didaktikoen, zikloen, etapen edo lantaldeen eskariaren arabera.