Irakasleen prestakuntza

Hezkuntza Departamentuak ikastetxera bideratutako askotariko prestakuntza jarduerak planifikatzen eta garatzen ditu, hezkuntza unitate modura harturik ikastetxea. Atal honetan bada jardueren gaineko informazio xehatua.

Kontaktua: Prestakuntzaren eta kalitatearen atala
Mezu elektronikoak: secretaria.cap.pamplona@educacion.navarra.es
Telefonoa: Orokorra 848 426232 Ziurtagiriak eta deialdiak 848 424775 / 848 424776

Jarduera ildoak

Irakasleen Prestakuntza Planaren helburu nagusiak Nafarroako hezkuntza sistemaren kalitatea bultzatzea, ikastetxeek eta irakasleek antzemandako beharrei erantzutea, eta irakaskuntzako gaitasunak hobetzea dira.

Ildo Estrategiko hauek finkatu dira irakasleek beren lanbidea garatzeko behar dituzten konpetentziak eskura ditzaten.

L1. Ikasleek aktiboki eta lankidetzan ikastea sustatzen duten metodologiak ezartzea, ikasteko erritmo, estilo eta premia ezberdinei erantzuteko balio dutenak eta konpetentzien ikuspegi inklusibo batetik abiaturik.

L2.​ Hezkuntza-teknologiak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan txertatzea.

L3. Hezkuntza esperientzien eta eskola antolamendu eta kudeaketa arrakastatsuen berrikuntza, ikerketa, zabalkundea eta trukea.

L4. Hezkidetzarekiko konpromisoa eta kontzientzia kritikoaren garapena: genero berdintasuna, bizikidetza eta tratu ona, erantzukizuna eta justizia soziala, herritartasun globala, jasangarritasuna eta ingurumena.

L5. Eleaniztasunaren sustapena Nafarroako berezko hizkuntzetatik abiaturik eta hizkuntzen tratamendu integratua erabiliz.

L6.​ Laneko arriskuen prebentzioa eta osasun integralaren hobekuntza.