Irakasleen prestakuntza

Hezkuntza Departamentuak ikastetxera bideratutako askotariko prestakuntza jarduerak planifikatzen eta garatzen ditu, hezkuntza unitate modura harturik ikastetxea. Atal honetan bada jardueren gaineko informazio xehatua.

Kontaktua: Prestakuntzaren eta kalitatearen atala
Mezu elektronikoak: secretaria.cap.pamplona@educacion.navarra.es
Telefonoa: Orokorra 848 426232 Ziurtagiriak eta deialdiak 848 424775 / 848 424776

Nola jardun

Jarduera mota hau praktikara eraman ahal izateko nahitaezkoa da ikastetxeen (zuzendaritza taldeen eta ikastetxean prestakuntzaren ardura dutenen) eta ILZen artean lankidetzarako eta komunikaziorako bide eraginkorrak izatea eta Departamentuko zerbitzuekin koordinatzeko bide egokiak ezartzea, bereziki berariazko programen gaineko prestakuntza antolatzen duten unitate administratiboekin.
Irakasleen Urteko Prestakuntza Planeko jarduerak ikasturtea hasi baino lehenago diseinatu eta planifikatzen dira; beraz, aldaketak izan ditzakete. Horregatik, jarduera horien lehen zerrenda behin-behinekoa da. Jarduera bat behin betikotzat jotzen da, deialdia osatu eta izena emateko epea irekitzen denean (ILZ bakoitzak, PNTEren urrutiko prestakuntza programak edo EIBZk "Deitutako jarduerak" atala).
Berariazko programen gaineko prestakuntza antolatzen duten ILZek eta unitate teknikoek https://educages.navarra.es/Educa/cursos-formacion/eu/ webgunean jendaurrean jarritako eskaintza instituzionalean sartutako jarduerez arduratuko dira eta, horrekin batera, ikastetxeei laguntza zerbitzua emanen diete, programen dinamizazio pedagogikoan elkarlanean aritzeko funtsezko helburuarekin.
Prestakuntza sareak eskaintzen duen zerbitzua honetan datza: ikastetxeen ekimenak ezagutzea eta bultzatzea, eta haien hobekuntza sustatzea, hezkuntza-berrikuntzaren eta irakasleen prestakuntzaren bitartez.
Unibertsitatearen aurreko mailetan irakaslanean diharduten irakasleen prestakuntzari buruzko zerbitzu guztiak Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 7ko 1/2009 Foru Aginduan jasota daude. Foru agindu horren bitartez Hezkuntza Departamentuko zerbitzuen gutunak onetsi ziren, besteak beste Irakasleen Prestakuntzako Atalekoa (28. NAO, 2009ko martxoaren 6koa).