Haur Hezkuntzako lehen zikloa (0-3 urte)

Haur Hezkuntzako lehen zikloa borondatezkoa da eta haren helburua da 16 astetik 3 urte bitarteko haurren afektu-, mugimendu- eta ezagutza-gaitasunen eta komunikazioaren eta hizkuntzaren garapen orekatua lortzen laguntzea.

Kontaktua: Haur eskolen eta landa eskolen atala
Mezu elektronikoak: seccion.escuelasinfantiles.escuelasrurales@navarra.es
Telefonoa: 848 42 60 86

Interes-adierazpena

Hezkuntza Departamentuak epe bat ireki du Nafarroako toki entitateek beren intereseko adierazpena aurkez dezaten, gai hauei buruzkoa:

a) Udal-titulartasuneko haur-eskola berriak sortzea

b) Dagoeneko irekitzeko eta jardunean jartzeko administrazio-baimena duten udal-titulartasuneko haur-eskoletan unitateak eta/edo plazak gehitzea.

Entitate interesdunek proiektua egiteko interesa adieraziko dute, agiri hauek aurkeztuz:

- Interes-adierazpena

- Jardueraren deskribapena

Bi jarduerek martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitatean haur hezkuntzako lehen zikloa arautzen duenak, xedatutakoa bete beharko dute, eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta edukiak ezarri beharko dituzte.

Interes-adierazpen horien bidez biltzen den informazioaren helburu bakarra da 2021-2025 aldian haur-hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea bultzatzeko proiektuak identifikatzea.

Interes-adierazpen horrek ez du, inola ere, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren lehentasunezko finantzaketa-eskubiderik sortzen.

Interesa duten toki entitateek dokumentazio hori escuelasinfantiles.educacion@navarra.es posta elektronikora bidaliko dute.

Aurkezteko epea: 2024ko otsailaren 29ra arte.

Informazioa

Interes adierazpena

Azpiegituren baldintzak