Ikastetxeak baimentzea edo sortzea - Dpto
Haur Hezkuntzako lehen zikloa borondatezkoa da eta haren helburua da 16 astetik 3 urte bitarteko haurren afektu-, mugimendu- eta ezagutza-gaitasunen eta komunikazioaren eta hizkuntzaren garapen orekatua lortzen laguntzea.
Kontaktua: Haur eskolen eta landa eskolen atala
Mezu elektronikoak: seccion.escuelasinfantiles.escuelasrurales@navarra.es
Telefonoa: 848 42 60 86
Hezkuntza Departamentuak epe bat ireki du Nafarroako toki entitateek beren intereseko adierazpena aurkez dezaten, gai hauei buruzkoa:
a) Udal-titulartasuneko haur-eskola berriak sortzea
b) Dagoeneko irekitzeko eta jardunean jartzeko administrazio-baimena duten udal-titulartasuneko haur-eskoletan unitateak eta/edo plazak gehitzea.
Entitate interesdunek proiektua egiteko interesa adieraziko dute, agiri hauek aurkeztuz:
- Interes-adierazpena
- Jardueraren deskribapena
Bi jarduerek martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitatean haur hezkuntzako lehen zikloa arautzen duenak, xedatutakoa bete beharko dute, eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta edukiak ezarri beharko dituzte.
Interes-adierazpen horien bidez biltzen den informazioaren helburu bakarra da 2021-2025 aldian haur-hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea bultzatzeko proiektuak identifikatzea.
Interes-adierazpen horrek ez du, inola ere, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren lehentasunezko finantzaketa-eskubiderik sortzen.
Interesa duten toki entitateek dokumentazio hori escuelasinfantiles.educacion@navarra.es posta elektronikora bidaliko dute.
Aurkezteko epea: 2024ko otsailaren 29ra arte.
Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen sorrera eta baimen ematea kudeatzeko balabideak
- Haur eskola baten sorrera eta eraikuntza planifikazioa.
- Finantzaketa eredua.
- Haur eskola bat sortzeko prozeduraren tramitazioa
- Oinarrizko ekipamendu orientagarria.
- Ikastetxe pribatuak baimentzeko baldintzak