Curriculumak eta araudia.

Kontaktua: Hezkuntza Departamentua
Mezu elektronikoak: educacion.informacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 00

Batxilergoa

  • 25/2015 FORU DEKRETUA, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.
  • 47/2015 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuko ikastetxeetan, Batxilergoko irakaskuntzen ezarpena arautzen da, egitura garatzen eta ordutegia finkatzen.
  • 50/2017 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez arautzen da Batxilergoan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era.
  • 142/2017 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez jarraibideak ematen dira Batxilergoko irakaskuntzetan modalitatea edo ibilbidea aldatzeko.
  • RESOLUCIÓN de 13 de FEBRERO de 2015, de la Dirección General de Evaluación y Cooperación Territorial, por la que se publica el currículo de la enseñanza de Religión Católica de Bachillerato.
  • 49/2013 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezartzen duena.
  • 123/2009 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez ezartzen dira musikako edo dantzako lanbide ikasketen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren edo Batxilergoaren arteko baliozkotzeak, Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren salbuespenak, eta Batxilergoko irakasgai komunak eta musikako edo dantzako lanbide ikasketak gainditutakoan batxiler titulua lortzeko baldintzak.
  • 75/2017 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatean sartzeko Batxilergoko ebaluazioa egiteko jarraibideak onesten dituena, 2016-2017 ikasturterako.
  • 72/2015 FORU AGINDUA, abuztuaren 7koa, Hezkuntza kontseilariak emana. Honen bidez, helduentzako batxilergoko ikasketak araubide presentzialean eta urrutiko araubidean ematea arautu eta antolatu da Nafarroako Foru Komunitatean.
  • 89/2010 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, irakaskuntzako hizkuntza ereduetako aldaketak arautzen dituena.