Araudia

Administrazioko funtzionarioek edo lan-kontratudunek zernahi esparrutan aplikagarria den araudiaren gaineko informazioa eskura dute, besteak beste, eszedentziei edo erretiroei dagokiena.

Kontaktua: Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua
Mezu elektronikoak: srjpeduca@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 74

Zerbitzuen aitorpena

Aplikazio esparrua

Beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak aitortzeko eskatu ahal izanen dute bai langile funtzionarioek zein lan-kontratudun finkoek edo lan kontratu mugagabekoa dutenek.


Gisa berean, administrazio araubidean kontrataturiko langileek beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuen aitorpena eskatu ahal izanen dute, antzinakotasun saria dela eta.
 

Araudia

 
Nafarroako foru komunitateko administrazioari emandako zerbitzuak

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ofizioz aitortu eta ordaintzen dizkie langile funtzionarioei edo lan- kontratudun finkoei edo lan-kontratu mugagabekoa dutenei bertan emandako zerbitzuak, interesdunak inolako tramiterik egin beharrik izan gabe.


Administrazio araubidean kontrataturiko langileen kasuan, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak, antzinakotasun saria ordaintzeari dagokionez, ofizioz aitortzen ditu bertan emandako zerbitzuak, ondorio ekonomikoetarako 2009ko urriaren 15etik aurrera, egun horretan sartu baitzen indarrean irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretua, Nafarroako administrazio publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituena.


Funtzionario izaera hartuz gero, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak ofizioz onartuko ditu, aitorturiko antzinakotasunari dagokionez, bertan aldi baterako kontratudun langile gisa emandako zerbitzuak, inolako tramiterik egin beharrik izan gabe.
 

Beste Administrazio Publiko Batzuetan Emandako Zerbitzuak

Beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak ez ditu ofizioz aitortuko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak. Aitortza egin dadin, behar bezala beteta aurkeztu beharko da ondoko dokumentazioa:

  • Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduriko eskabidea
  • Emandako zerbitzuak adierazten dituen egiaztagiria, urteak, hilabeteak eta egunak adieraziz.
  • Aitortu behar diren zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo emandakoak izan badira, behar bezala beteta aurkeztu beharko da abenduaren 26ko 70/1978 Legearen I. eranskina.

Zerbitzuen aitortzak ondorio ekonomikoak izanen ditu eskabidea aurkeztu eta ondoko hilabeteko lehen egunetik hasita. Aitorturiko antzinakotasun data berria nomina agiriaren bidez kontsultatu ahal izanen da, Nomina agiria webgunearen bidez.