Araudia

Administrazioko funtzionarioek edo lan-kontratudunek zernahi esparrutan aplikagarria den araudiaren gaineko informazioa eskura dute, besteak beste, eszedentziei edo erretiroei dagokiena.

Kontaktua: Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua
Mezu elektronikoak: srjpeduca@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 74

Bizilekua beste herri batean

Araudia

2010eko martxoaren 8ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 3/2010 Foru Legea, otsailaren 23koa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina aldatzen duena, bizitzeko beharkizunari dagokionean.

Aldaketa horrek dakarren berritasuna da funtzionarioek eta kontratatutako langileek destinoko herrian bizitzeko beharkizuna kendu dela, lehen bestelako baimenik ematen ez bazitzaien bete behar zutena (56. artikuluko h) letra)

Dena dela, arau horren 58. artikuluak xedatutakoarekin bat, destinokoa ez den beste herri batean bizitzeak ez ditu salbuesten lantokira garaiz iristetik eta jardunaldia eta karguari dagozkion eginkizunak zorrozki betetzetik, eta gainera, ez du berekin ekarriko inolako konpentsaziorik lantokira joateagatik.

Gainera, 58.2 artikuluan aurrez ikusten da, behar bezala justifikatutako kasu jakin batzuetan, Administrazio Publikoek beren funtzionarioei eskatzen ahal dietela beren destinoko herrian bizitzea, lanpostuaren eginkizunen edukiagatik eta lanpostu horretan eskatutako dedikazioagatik bidezkoa denean.

Azaldutako aldaketak 2010eko martxoaren 9an hartu zuen indarra.