Hezkidetza

Kontaktua: Berdintasun eta Bizikidetza atala
Mezu elektronikoak: skolae@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848 426 605

Hezkidetza ikasgeletatik berdintasunean bizitzen ikasteko

Bizitzaren hasierako etapetatik, gure bizitza-proiektua izango dena aukeratzen eta eraikitzen ikasten dugu. Ezagutzan, askatasunean eta etorkizunari buruz genero-baldintzatzailerik gabe
erabakitzeko gaitasunean finkatu behar da prozesua, berdintasun-eza identifikatzen, haren aurka borrokatzen eta berdintasun-eskubidea gauzatzen (besteak beste, kultura, erlijio,
gizarte-klase, egoera funtzional eta sexu-orientazio bakoitzaren esparruan) ikasiz. 

Heziketa-prozesu hori sistematizatzeko eta horretan akonpainamendua egiteko helburuarekin sortu zen SKOLAE . 2017-2021 Hezkidetza Planean –Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza
Departamentuak Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateentzat onetsitakoa–ezarritako IKASKETA-IBILBIDEA garatzen du. Lau IKASKUNTZA ARDATZ handitan eta lau
KONPETENTZIATAN egituratuta dago. Arlo pertsonalean, sozialean eta testuingurukoan aplikatzeko eduki eta esperientziak ditu. Ikasketa-ibilbide osoan zehar –0-3 urteko etapatik 18
urteak arte– ikasgeletan aplika daitezkeen baliabide didaktikoak eta 200 jarduera baino gehiago ditu. Prestakuntza, aholkularitza eta laguntza emateko plan bat du hasiera batean
ezarri eta, gero, pixkanaka etapa edo ziklo bakoitzeko hezkuntza-programazioetan txertatzeko. 

SKOLAEk Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateen lana inspiratu nahi du, ikasle guztiei BERDINTASUNEAN BIZITZEN IKASTEKO aukera emateko. Tokiko eragile askotarikoak

koordinatzeko konpromisoa du oinarri, hazi eta ikasgeletatik harantz joan dadin; horrela, hezkidetza-balioetan (eskola-ekintzarekin partekatzeko modukoak, baita horren hurbilekoak
eta horrekin koherenteak ere) oinarritutako inguruneak (familian, kulturan, kirolean eta aisialdian) sortzen lagunduko du.

  Informazio teknikoa (PDF 90KB)

Hezkidetza plana

Plana gorde

Ikastetxeen bizipena

Maiz Egindako Galderak