Araudia

Administrazioko funtzionarioek edo lan-kontratudunek zernahi esparrutan aplikagarria den araudiaren gaineko informazioa eskura dute, besteak beste, eszedentziei edo erretiroei dagokiena.

Kontaktua: Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua
Mezu elektronikoak: srjpeduca@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 74

Oporrak

Iraupena

Langileek eskubidea izanen dute 27 egun balioduneko opor ordainduak izateko zerbitzu aktiboko ikasturte bakoitzeko edo zerbitzualdia txikiagoa bada proportzioan dagokion egun kopurua.
Ikastetxeetako irakasle edo langile laguntzaileek zerbitzu aktiboko ikasturte bakoitzeko 27 opor-egun hartzeko eskubidea izanen dute. Lan-kontratudunek ¿kontratuaren iraupena txikiagoa bada¿ proportzioan dagozkien opor-egunak izanen dituzte.
Lanaldiaren banaketa oro har ezarritakoa ez bezalakoa duten langileen oporrak eguneko lanaldiaren iraupenaren araberakoak izanen dira eta horretarako kontuan hartuko da lanaldiaren urteko konputua betetzen dutela..

Oporrak hartzea

Urte natural bakoitzaren barnean hartu beharko dira. Urtarrilaren 15a arte luza daitezke, zerbitzuaren antolaketa dela eta.
Beste langile bat ordezkatzen ari diren lan-kontratudunek kontratualdiaren barnean hartu beharko dituzte oporrak, hilabete baino txikiagoko kasuetan izan ezik.
Ikastetxeetako irakasleek edo langile laguntzaileek oporrak hartuko dituzte opor-egun horiek sortutako ikasturtearen barnean.  Oro har, oporrak hartuko dituzte ikastetxean eskolarik ez den egunetan edo oporretan. Salbuespenez, ikastetxeko zuzendaritzak baimena eman dezake oporrak eskolaldietan hartzeko. Hala denean, ez da inola ere langile lan-kontratudunik edo funtzionariorik ordezkatuko.
Salbuespen gisa, ezartzen da funtzionarioek eskubidea izanen dutela oporrak metatzeko erditze, adopzio edo harreraren eta haurdunaldiko eta edoskitze naturalaren arriskuaren ondoriozko lizentzien ondoren eta gurasotasun baimenen edo denbora osoko edoskitze baimenaren ondoren.
Aldi baterako ezintasuna dela-eta gorago aipatutako aldian oporrak hartu ezin izan dituzten funtzionarioek lanera itzuli ondoan har ditzakete, haiek sortu ziren urtea bukatu ondoko 18 hilabeteko epean.
Ikastetxeetako irakasleen eta langile laguntzaileen kasuan, lanera itzuli eta segituan hartu beharko dituzte oporrak nahitaez.