Katalogoa - Publicaciones
historia etiketa duen edukia.
Lan didaktiko eta atsegina da. Gure garaiko hiru haur pertsonaiaren inguruko fikzio gozo baten bitartez Nafarroako historiaren bi data gako horiek lotzen ditu gure egunokin, eta helburua du gure eskola-umeei gertaera historiko horien gaineko zenbait nozio oinarrizko eskuraraztea, beren adinarentzat behar bezalako mailan, lana beharrik gabeko datuz kargatu gabe.
Liburu honek baskoiak aurkezten dizkigu: kristau era hastearen inguruan gaurko nafarroaren lurralde bertsua hartzen zuen herria: nor ziren, nola bizi ziren, zer harreman politiko eta kultural zituzten auzoko herriekin (zeltak, akitaniarrak, eta abar) eta batez ere zer harreman izan zuten konkistatzaile. Penintsulla iberikoko erroma-aurreko herrien ilustrazio eta mapa asko dauzkaerromatarrekin, eragin handia izan baitzuten haien eta haien hizkuntzaren gainean.
Es la descipción de una experiencia educativa a partir de la leyenda del bandolero Sanchicorrota. Está dirigida a Educación Infantil y Primaria.
Partiendo del Camino de Santiago en Navarra, nos presenta una experiencia educativa de una semana de duración. Está dirigida a alumnos de E. Infantil y Primaria.
Unitate didaktikoak DBHko 2. kurtsoko bi gertaera historiko handi hurbildu nahi dizkie ikasleei, zeinaren eragina gaur arte iraun duen, nahiz eta Navas de Tolosako batailatik (XIII. mendea) zortziehun urte pasatu diren eta Albako dukearen soldaduek Nafarroa konkistatu zutenetik (XVI. mendea) bostehun.
Chipi-Txapa bildumaren 3. alea da. Besteak beste, euskara, euskalkiak, euskararen historia Nafarroan, gaur egungo egoera eta hedapena aztertzen dira liburuan. Egunero erabili ohi diren terminoz, hitzez eta euskal izenez osatutako glosategia ere eskaintzen zaigu.
Nafarroaren historia orokorrari buruzkoa da. Erromatarren garaietatik hasita gaur egun arte, Nafarroako historia aztertzen da 25 ataletan, Foruak sistema juridiko eta berezko estatus gisa duen garrantzia azpimarratuz. 1978ko Konstituzioa eta Foruaren Hobekuntza (1982) ere aipatzen dira, milurteko berriaren erreferentzia modura.
Tierra Estella BHIko diziplina anitzeko ekipo batek eginiko esperientzia didaktikoaren berri ematen zaigu. Horren bidez, ikasleei inguruko ondare historiko eta kulturala ezagutarazi nahi zaie. Dena den, "Tierra Estella, una mirada a nuestro entorno" esperientzia didaktikoa izateaz gain, eskualdeko kultura ondare aberatsa ezagutu nahi dutenen esku jarritako gida ere bada.
Margarita Angulemakoa, Nafarroako erreginaren biografia. Chipi-Txapa bildumako Biografiak sail berriari hasiera ematen dio.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Derrigorrezkoaren ondokoan diharduten ikasleentzako Nafarroako Historiaren eskuliburua da. Nafarroako historiaren sintesia egiten da, honako lau atal hauetan: Historiaurrea eta Erdi Aroa; Aro Modernoa; XIX. mendea eta XX. mendea. "Merindades" izeneko proiektuaren barruan dago. Proiektuak DBHko lehen zikloan egiteko unitate didaktikoez osatutako programazioa ere eskaintzen du.