Inprimagailurako/fotokopiagailurako sarbidea beste azpisare batzuetatik

Ikastetxeak, beste azpisare batean dagoen ordenagailu batetik (ordenagailua ez da gai fotokopiagailu hori ikusteko) inprimagailu edo fotokopiagailu batera sartzeko beharra izatekotan, EAZak  zenbait arau definitu edo aldatu beharko ditu, azpisareen artean igaro ahal izateko.

Horretarako, ikastetxeko langile baimenduek formulario hau bete beharko dute:

 

Arrazoi teknikoak direla eta, ez dira fotokopiagailua eta ordenagailu bakoitza konfiguratu behar eskaneatutako fitxategiak partekatutako karpeta batera bidaltzeko:

  • Ikastetxeak fotokopiagailua konfiguratu ahal izango du, eskaneatutako fitxategiak erabiltzailearen posta-kontura bidal ditzan(ez da beharrezkoa EAZren esku-hartzea).
  • Erabiltzaileek fitxategiak eskaneatu eta USB batean gorde ahal izango dituzte, fotokopiagailutik zuzenean.