Sare harguneak aktibatzea edo berresleitzea

Ikastetxe gehienak hiru azpisarez osatuta daude (Gestion, Departamentos eta Aulas), segurtasun arrazoiengatik elkarren artean isolatuak, eta arau eta baimen desberdinekin.

  • "Gestión" azpisarea. Azpisare horri esleituta daude Zuzendaritza taldeko kideek eta bulegoko langileek bakarrik erabiltzen dituzten guneetako sare harguneak.
  • "Departamentos" azpisarea: Azpisare horri esleituta daude irakasleek bakarrik erabiltzen dituzten guneetako sare harguneak (departamentuak eta irakasleen gela).
  • "Aulas" azpisarea: Azpisare horri esleituta daude ikastetxeko gainerako sare harguneak.

Sareko harguneak esleitzerakoan, zalantzazko zenbait egoera egon daitezke, hauetan ikastetxearen irizpideari lehentasuna emango zaio:

  • Atezainek eta zerbitzuko langileek erabiltzeko harguneak: ikastetxe gehienek nahiago dute “Gestion” sarean kokatzea, baina beste batzuek nahiago dute beste azpisare batean esleitzea.
  • Liburutegirako harguneak: Liburuzainaren zereginak egiten duen irakasleak erabiltzen duen ordenagailua, zenbait ikastetxek “Departamentos” azpisarean sartzea hobesten dute, “aulas” azpisarean sartzea baino.
  • Orientazio bulegorako harguneak: ikastetxe batzuek nahiago dute “Gestion” sarean sartzea, eta beste batzuek aldiz “Departamentos” sarean.

Aktibatu gabe dagoen sare harguneren bat aktibatu behar bada, edo aktibo dagoen hargune bat beste azpisare batera aldatu behar bada, ikastetxeko langile baimenduek formulario hau bete beharko dute: