Inprimagailu edo fotokopiagailuen konfigurazio ikastetxeko ordenagailuetan

Ikastetxe batek inprimagailu edo fotokopiagailu bat konfiguratu behar badu Hezkuntzako W10a duen ordenagailuren batean, erraz eta azkar konfiguratu dezake Panel Centro bidez.

 

Hezkuntzako W10 sistema eragilea ez duten ordenagailuetan, ikastetxeko Hezkuntza Tenknologien koordinatzaileak eskuz egin beharko ditu instalazioak (EAZak ez baititu ezagutzen ordenagailu horietara sartzeko pasahitzak).

 

Arrazoi teknikoak direla eta, ez dira fotokopiagailua eta ordenagailu bakoitza konfiguratu behar eskaneatutako fitxategiak partekatutako karpeta batera bidaltzeko:

  • Ikastetxeak fotokopiagailua konfiguratu ahal izango du, eskaneatutako fitxategiak erabiltzailearen posta-kontura bidal ditzan(ez da beharrezkoa EAZren esku-hartzea).
  • Erabiltzaileek fitxategiak eskaneatu eta USB batean gorde ahal izango dituzte, fotokopiagailutik zuzenean.