Gailu ez-estandar bat (ez PCa, ez eramangarria, ez chromebook, ez mugikorra) Wifi-ra konektatzea

Estandarra ez den gailu bat (PC bat edo ordenagailu eramangarri bat ez dena, edo chromebook edo telefono mugikor bat ez dena) ikastetxeko Wifi-ra konektatu ahal izateko egiten da eskaera hau, hala nola:

- Monitore interaktibo baten Wifi gailua (jatorriz zekarrena ordezkatzen bada adibidez)
- SmartTV bat
- Arduino plaka bat edo Raspberry bat
- Wifi bidez konektatzen den beste edozein gailu mota

Gailuaren MAC helbidea eman behar da, wifira konektatu ahal izateko.

 

Ikastetxeko langile baimenduek konexioa baimentzeko eskatu ahal izango dute, formulario honen bidez: