GLPI inbentarioan ekipo informatikoari alta ematea

Nahiz eta ekipoak inbentario zenbakia duen eranskailurik ez izan (ikasleek kendu ahal izan dute), normalena da GLPIn inbentariatuta egitea.

Eskaera hori egin baino lehen, gailua GLPIn ez dagoela egiaztatu behar da (izena, serie-zenbakia, mac eta abarren arabera bilatu behar da).

 

Mahai gaineko ordenagailua eta ordenagailu eramangarria::

  • Berria bada, inbentario zenbakia serigrafiatuta duela iritsiko da ikastetxera, Hezkuntzako Windows 10 instalatuta duela, eta automatikoki inbentariatuko da lehenengo abioan.
  • Berria ez bada eta beste sistema eragile bat badu, ikastetxeak inbentario zenbaki bat eskatu, behar du, eta IKT Zerbitzuen Katalogo honetako Software atalean eskuragarri dagoen Fusion Inventory agentea instalatu.

 

Akats baten ondorioz GLPIn falta den bestelako gailuentzat, Tablet, Chromebook, pantaila, inprimagailua, proiektorea, monitore interaktiboa edo PDI izan, ikastetxeak honako hau egin beharko du:

  • Berria bada, ikastetxera inbentario zenbakia serigrafiatuta duela helduko da, eta GLPIn agertuko da.