Web orrialdeen desblokeoa

Administrazioa ikastetxe bateko ikasleek eskura ditzaketen edukien erantzulea denez, batez ere adingabeak badira, Interneteko trafikoa suebaki zentral batetik igarotzen da, eta horrek zenbait orritarako sarbidea mugatzen du . Batez ere “Aulas” saretik  (azpisare horretatik  konektatzen baitira  ikasleek erabiltzen dituzten ordenagailuak). Ikastetxeetako gainerako azpisareei (Gestion eta Departamentos) ez diete eragiten murrizketa horiek.

Web orri berriak etengabe agertzen direnez, suebaki horrek kategorien arabera sailkatu eta iragazten ditu, eta, horren ondorioz, irisgarriak izan beharko luketen zenbait orri ez dira irisgarriak, sistemak kategoria jakin batean sailkatu dituelako (adibidez: indarkeria, sexua, jokoak, apustuak, etab.).

Interneteko jokoei dagokienez, kategoria hori mugatuta dago, eta Sailak baimena eman dezake ikastetxe batek eskatzen dituen eta soilik helburu hezitzailearekin garatutako jokoak dituzten orrialdeetara sartzeko, gainerako bideo-jokoak (ekintza, abentura, gerrak, kirolak, etab.) baimenduta egon gabe.

Ezin da ordainpeko bideo plataformetara sartu, hala nola Netflix, HBO, Disney+, Movistar+ eta abar; izan ere, irakasle batek izan dezakeen kontuko lizentziak ez du aukerarik ematen edukiak erreproduzitzeko erabilera partikularrerako ez bada (lizentzia horrekin ezin da auditorioetan, hoteletan, tabernetan, zinema-aretoetan, ekitaldi-aretoetan, ikastetxeetan eta abar erreproduzitu ).

Ikastetxeko langile baimenduek blokeatutako orrialde baterako sarbidea eskatu ahal izango dute, formulario honen bidez: