Zer da Educa

Educa Hezkuntza Departamentuak eskola-informazioa kudeatzeko baliatzen duen sistema informatikoa da. Kudeaketa, administrazioa eta hezkuntza-prozesuan parte hartzen duten kideen arteko komunikazioa errazteko balio du: irakasleak, familiak, ikasleak, ikastetxea eta Hezkuntza Departamentuko unitate teknikoak.

  •     Educa ikastetxeetan:ikasleak matrikulatzeko, eskola-ordutegiak eratzeko, ikasleen kalifikazioak erregistratzeko, bertaratzeak kontrolatzeko, etab.
  •     Educa familientzat: seme-alaben bizitza akademikoaren berri izateko (kalifikazioak, bertaratzeak, gorabeherak...).
  •     Educa ikasleentzat: kalifikazioak begiratzeko, etab.
  •     Educa Hezkuntza Departamentuarentzat: askotariko hezkuntza-prozesuak kudeatzeko, besteak beste, titulu-eskaerak, ikasle berriak onartzea, irakasleen eta ikasleen ordutegiak, etab.

Ikasturte berri bakoitzean 300.000 erabiltzaile ingururen (ikastetxeak, legezko tutoreak eta ikasleak) datuak kudeatzen ditu eta funtsezkoak diren prozesuetarako erabiltzen da, esaterako, ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko, ikasturtea planifikatzeko, ebaluazioetarako, bertaratzeak kontrolatzeko edo ebaluazio diagnostikoa burutzeko.

Educa Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eta Musika Eskola eta Kontserbatorioetan ezarrita dago, eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan ere ezartzen hasi gara. Ezartze-prozesua bukatzen denean, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publiko guzti-guztien kudeaketa hartuko du bere gain. Horrez gain, ikastetxe itunduek ere egiten dituzte hezkuntza-prozesu jakin batzuk EDUCA sistemaren bidez, besteak beste, titulu-eskaerak, ikasleak matrikulatzea, kalifikazioak/espedienteak, ordutegiak, etab. Horietako asko oso-osorik kudeatzen dira EDUCAren bidez.

Lege informazioa:
EDUCAn dauden datuak izaera pertsonaleko datuen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari edo hori ordezkatzen dunen orori lotuta daude, bai eta lege hori garatzen duen araudiari ere.
Aplikaziora sartzeko erabiltzailea eta pasahitza baliatzen dira. EDUCAra sartzen den pertsonak egiten duen datu-erabilera ere araudi horri lotuta dago.