Garapena eta gorabeherak

Gorabeherak

Gorabehera oro helbide hauetan komunikatu beharko da:

Garapena eskatzeko

Funtzionalitate berriak edo programaren hobekuntzak eskatzeko, honako hauen bidez izapidetu beharko dira eskaerak:

  •     Ikastetxeetako zuzendaritzak
  •     Hezkuntza Departamentuko zerbitzuen zuzendaritzak

Eskaera oro formulario honetan Educa Euskarria arrazoitu beharko da, eta gero, lehentasun-zerrenda batean sartuko dira.

Ibilbide-orrian aldaketa handirik eragin gabe erantzuten ahal zaien eskaerak garapen zerrendara igaroko dira, zuzendaritza teknikoaren irizpideei jarraikiz.

Eragin handia izanen luketen eskaerak zuzendaritza estrategikoaren segimendu bileretan ebaluatuko dira, zuzendaritza teknikoak proposaturik.

Horretarako, Educako zuzendaritza teknikoak aldian behin bilerak eginen ditu zerbitzuetako zuzendaritzekin, ikastetxe publikoetako zuzendaritzen elkarteekin eta irakaskuntza itunduko patronalekin, haien beharrak sakon ezagutu eta lehentasunak zehazteko.

Eskaera egin duenari erantzun bat bidaliko zaio hartu diren erabakiak jakinarazteko.