Sistema eragileen irudiak

Hezkuntza Sailak, W10 eta Linux irudi bana egin ditu, honako ezaugarria hauekin:

  • Berrogei aplikazio baino gehiago instalatuak eta konfiguratuak: nabigatzaileak, ofimatika, bideo eta audio editoreak, konpresoreak, marrazketa, matematika eta programazio programak etab.
  • Ikastetxeak nahi duen erabiltzaile profilaren hizkuntza hautatzeko aukerarekin (Gaztelania, Euskara, Elebiduna).
  • Konfigurazioan aldaketa garrantzitsuekin datoz, baita ekipoak behar bezala funtzionatzeko eta EAZ-ak kudeatu ditzan beharrezkoa den softwarearekin ere, antibirusa, inbentario agentea, FOG agentea, Dameware, Configure, hasierako netlogona etab.

Edozein ordenagailutan instalatu ahal izateko prozesatuak izan dira sistema eragile hauek, ez baitute hauek sortzeko erabili den jatorrizko ekipoaren arrastorik.

Ikastetxeek erraz instalatu ahal izateko prestatu dira, NTFS formatuko USB memoria erabiliz (gutxienez 32 GB, gomendagarria 64 GB) Horrela, ordenagailua gailu horretatik abiaraztean, klonazio-prozesu osoa automatikoki egingo da.