Windows

Microsoft Windows ordenagailuek eranskailu bat izan behar dute, honako datu hauek ematen dituena: sistema eragilearen bertsioa eta Product Key edo lizentziaren gakoa.

Eranskailua hondatzen bada lizentziaren egiaztagiri bakarra galtzea saihesteko, elementu identifikatzaile horren argazkia ateratzea gomendatzen dugu.

Eranskailuan agertzen den sistema eragilearen bertsioa bat etorri behar da instalatutako bertsioarekin (zein den jakiteko, egin klik saguaren eskuineko botoiarekin «Ordenagailua» ikonoan eta hautatu «ezaugarriak»). Esaterako, Windows Vista sistemarako lizentzia duen gailu batean ezin da Windows 7 instalatu, edo Windows 7 Home sistemarako lizentzia duen gailu batean ezin da Windows 7 Pro instalatu.

Hezkuntza Departamentuak 2015, 2016 eta 2017 (abuztura arte) urteetan zehar emandako gailuek txasis barruan dute Microsoft-en eranskailua, hondatzea saihesteko.

2017ko abuztuaz geroztik, Microsoft-ek jada ez duenez pegatina eransten, Windows-eko lizentzia gailuaren plaka nagusian sartuta dago.

Ordenagailu bat berrinstalatzeko beharra badago, erosi zenean gailuak zekarren sistema eragilea erabili behar da, eta eranskailuan agertzen den Product Key gakoarekin aktibatu; Windows 7 eta Windows 8 sistemetan izan ezik, Windows 10 sistemarekin eguneratzea gomendatzen baitugu (ekintza hori onartu eta sustatu egiten du Microsoft-ek).

Dokumentu honetan azaltzen da nola eguneratu W7 eta W8 sistemetatik W10 sistemara eta lizentzia horien arteko bertsioen bateragarritasunaren berri ematen da.

Jarraian azaltzen diren esteken bidez deskargatzen ahal dira behar diren irudiak eta horiek konfiguratzeko argibideak.