Ikastetxean inprimagailu berri baten instalazioa

Ikastetxeek homologatutako inprimagailuak baino ezin dituzte erosi. Jaso ondoren, ikastetxeko langile baimenduek formulario hau bete beharko dute:

Formularioa jasota, EAZ-ak honako hau egingo du:

  • IP finko bat esleitzea, denboran alda ez dadin. Bestela, DHCPak beste IP bat esleituko balio, ezin izango litzateke inprimatu konfiguratuta dagoen ordenagailuetatik.
  • Inprimagailu eredu hori ikastetxeko inprimagailuen zerrendari gehitzea (eredu hori zerrendan agertzen ez bazen).

 

Ondoren, inprimagailu hori ikastetxeko ordenagailuetan konfiguratzeko, Hezkuntza teknologien koordinatzaileak Panel Centro tresnaren bidez instalatu ahal izango du.

Sare-hargune bat ere ez da behar, wifi bidez konekta daitezke.