Karpeta partekatuaren instalazioa

Hezkuntza Sailak gomendatzen du dokumentazioa Google Drive bidez partekatzea , eta ez Windowseko karpeta partekatuen bidez, honako abantailak direla eta:

  • Informazioa askoz seguruagoa da Googleren zerbitzarietan PC bateko tokiko disko gogor batean baino. Ikastetxeetako ordenagailuetako disko gogorrak hondatzeko aukera handiagoa duten elementuak dira, horrek dakarren informazio galerarekin. Drivek erabiltzaile bakoitzarentzako baimen mota desberdinak esleitzeko aukera ematen du (editatzeko edo irakurtzeko bakarrik), eta karpetetan zein banakako dokumentuetan aplikatzeko aukera ematen du; baimenak eta erabiltzaileak kudeatzea oso erraza delarik.
  • Internetera konektatutako edozein ordenagailu, tableta edo mugikorretik eskura daiteke dokumentazioa, erabiltzailearen kokapena edozein dela ere.
  • Driven sortutako dokumentuak, lankidetzan eta aldi berean lan egiteko aukera eskaintzen dute.

Aurreko gomendioa gorabehera, ikastetxeak Windowsen karpeta partekatu bat  nahi badu, ikastetxeak berak kudeatu beharko du, honako arrisku edo arazo hauetaz jabetuta:

  • Karpeta partekatua gordetzen den disko gogorra hondatzen bada, dokumentazio guztia galduko da.
  • Karpeta partekatua gordetzen duen ekipoa piztuta ez badago, ezin izango da dokumentazioa eskuratu.
  • Ekipo batek izena aldatzen badu, ezin izango du karpeta partekatuan sartu.
  • Ikastetxeko sarearen helbideratzea aldatzen bada, karpeta partekatuek funtzionatzeari utziko diote, eta berriz ekipo guztietan konfiguratu beharko dira.

Horregatik guztiagatik, EAZk ez du sostengurik emango Windowseko karpetak partekatzeko, ez eta konponbide horretatik erator daitezkeen arazoak konpontzeko ere.