Fotokopiagailu berri baten instalazioa ikastetxean (Kopiagintza ekipoa)

Fotokopiagailua kopiagintza ekipo bat da, neurri handikoa normalean, eta gela espezifiko batean edo atezaintzan egon ohi dena.

Ez daude Esparru hitzarmenean homologatuta (inprimagailuak ez bezala, horiek bai baitaude homologatuta), ez inbentariatuta, ez EAZk kudeatzen duen matxurak konpontzeko kontratuan jasota.

 

Ikastetxe batek fotokopiagailu berri bat erosten duenean, hornitzaileak teknikari bat bidaltzen du ikastetxera, fotokopiagailua instalatu dezan.

Teknikari hori fotokopiagailu berria instalatzera joan aurretik, ezinbestekoa da EAZri formulario honen bidez jakinaraztea zein egun eta ordutan joango den, egun horretan EAZk teknikari horrekin harremanetan egon ahal izateko eta ekipoa behar bezala instalatzeko.

Fotokopiagailuaren teknikariarekin hitzordua zehaztu arte, ez da formulario hori bidali behar.

 

Ikastetxeko hezkuntza teknologien koordinatzaileak egin ezean, fotokopiagailua hornitzen duen enpresako teknikariaren ardura izango da, ikastetxeak behar dituen ordenagailuetan hau konfiguratzea. Horretarako, ikastetxeak aldez aurretik hornitzailearekin adostu beharko du, baita erosketa edo renting kontratuan zehaztuta izan.

Lana erraztu eta arindu asmoz, EAZ-ak Panel Centrora sartzeko aukera emango dio teknikari horri.

 

Arrazoi teknikoak direla eta, ez dira fotokopiagailua eta ordenagailu bakoitza konfiguratu behar eskaneatutako fitxategiak partekatutako karpeta batera bidaltzeko:

  • Ikastetxeak fotokopiagailua konfiguratu ahal izango du, eskaneatutako fitxategiak erabiltzailearen posta-kontura bidal ditzan(ez da beharrezkoa EAZren esku-hartzea).
  • Erabiltzaileek fitxategiak eskaneatu eta USB batean gorde ahal izango dituzte, fotokopiagailutik zuzenean.