Ikatetxea uzten duten ikasleek itzulitako chromebooken berrikuspena - Servicios TIC
Chromebookak egoera ezin hobean egon behar direnez, ikastetxeak ekipo horiek ikasturtean zehar izandako hausturak konponduko ditu (nahiz eta funtzionamenduan eraginik ez izan), konponketa hauen kostu ekonomikoa ikasleen familiak bere gain hartuko dituelarik.
Horretarako, ikastetxeak chromebookak berrikusi behar ditu. Esteka honetan, ikastetxeak deskargatu eta kontrol hori egiteko erabili dezaketen eredu bat dago.
Aldizkako berrikuspenak:
Ikasleek erabiltzen dituzten chromebook-ak, bai Bigarren Hezkuntzan 1-1 ereduaren arabera mailegatzen direnak, bai ikastetxean daudenak ere, aldizka berrikusi behar dira.
- Ikastetxe ertainen eta handien kasuan, iradokizun bat da tutoreek berrikustea, adibidez, hiruhilero.
- Ikastetxe txikien kasuan, iradokizun bat da hezkuntza teknologien koordinatzaileak edo eraldaketa digitalaren arduradunak berrikustea.
Kurtso amaierako berrikuspena:
Aldizkako azterketa horiez gain, ekipo hauek ikasturtea amaitzean berrikusi behar dira, arreta berezia jarriz ikastetxea utziko duten ikasleen Chromebooketan, izan ere, chromebook-a egoera ezin hobean itzuli behar dute, ondoren ikastetxean sartzen diren ikasle berriei berriro esleitzeko.
Udan CONASAk egiten duen berrikuspena:
Aurreko berrikuspenez gain, ekainean, uztailean eta abuztuan CONASAk hala eskatzen duten ikastetxeetara joko du, dohainik, chromebookak berrikusi eta prest jartzeko, eta honako jarduera hauek egingo ditu:
- Anomaliak edo hausturak antzemateko asmoarekin egindako azterketa.
- Ekipoaren garbiketa fisikoa (karkasa, pantaila, teklatua eta touchpad).
- Ekipoa piztu, behar bezala abiatzen dela eta wifira konektatzen dela egiaztatu.
- Tekla guztiek funtzionatzen dutela egiaztatu.
- Touchpada funtzionatzen duela ziurtatu.
- Behar bezala kargatzen dela egiaztatu. %80an kargatuta utzi, eta "modu sakonean" deskonektatu.
- Chromebooka berrezarri.
- Googleko kontsolan erregistratuta dagoela egiaztatu.
- Sistema eragilea eguneratu, beharrezkoa balitz.
Berrikuspen horretan CONASAk anomaliaren bat detektatzen badu, honela jokatuko du:
- Matxura bat bada, GLPIn intzidentzia irekiko du eta beste edozein matxura bezala konponduko du, dohainik.
- Haustura bada, ezarritako prezioen arabera konponduko du, eta ikastetxeari fakturatuko dio (ezarritako konponketa prezioak eta ekipoen salmenta balioa). Faktura GLPIn atxikituko da.
- Hausturaren konponketa 110 €-tik gorakoa bada (BEZa barne), CONASAk aurrekontu bat igorriko du (GLPIren bidez), ikastetxeak ekipoa konpondu nahi duen edo berri batengatik ordezkatu nahi duen erabaki dezan.
- Haustura bat bada eta ezin bada konpondu, chromebooka beste berri batengatik ordezkatuko da, ekipoaren ordezkapenaren kostu ekonomikoa ikastetxeari fakturatuz.
- Ikastetxeak ikaslearen familiari erreklamatuko dio konponketaren kostua ordain dezala (ikastetxeak aldez aurretik ordaindutakoa), ikasle hori akatsaren erantzule izan ez dela uste ez badu behintzat.
- Ikastetxeak bere gain hartuko du ikaslearen legezko arduradunei jasanarazitako salmenta-balioaren eta konponketaren edo ordezkapenaren benetako balioaren arteko alde ekonomikoa.
- Ikastetxeak uste badu ikaslea ez dela chromebookaren hausturaren erantzulea, zuzendariak txosten bat bidali beharko du, Hezkuntza Sailak bere gain har dezan konponketaren kostua.
Udan zehar Conasak Chromebooken berrikuspena egiteko eskaera honako formulario betez egin beharko da. Berrikusi beharko diren gailu kopurua zehaztuz, eta Conasa ikastetxetik horiek berrikustera pasa daitekeen data adieraziz (ekipo guztiak lan egiteko gela edo espazio batean bilduta egon beharko dira, dagokion kargagailuarekin, wifi estaldurarekin eta ahal dela, karga-karro batekin).
Eskaintza hau ikastetxe ertain edo handiei zuzenduta dago lehentasunez. Gure ustez, 20 edo 30 chromebook dituzten ikastetxeetan, ikastetxeko tutoreek edo Hezkuntza Teknologien koordinatzaileak egin dezakete berrikuspena, baina hala ez balitz, ikastetxe horiek ere bete dezakete formularioa, eta horiek berrikustera joateko ahalegina egingo da