ChromeBooketan aplikazioak/extentsioak instalatzea

Ikastetxe bateko irakasleek, Chrome Web Storeko edozein aplikazio edo extentsio instalatu dezakete beren Google kontuan. Ikasleek aukera hori mugatuta dute.

Irakasleren batek, ikasleek aplikazio edo gehigarri zehatz bat instalatu ahal izatea nahi badu, ikastetxeko Hezkuntza Teknologien koordinatzaileari zuzendu beharko zaio,  formulario hau bete dezan.

Inguruabarren arabera, Sailak erabakiko du ikasleei aplikazioa instalatzeko baimena ematen dien ala Nafarroako ikasle guztientzat lehenetsitako aplikazio moduan instalatzen zaien.