Sailaren antibirusaren eskaera

Hezkuntza sailak urtero F-Secure Client Security antibirusaren lizentziak berritzen ditu, ikastetxeetako Windows sistemadun ordenagailuetarako. Erositako lizentziak ikastetxeetako ordenagailuentzat dira, hortaz, ez dago baimenduta irakasleen  ordenagailu pertsonal eta partikularretan instalatzea.

Produktuaren egungo bertsioa F-Secure Client Security 15, da, aurreko bertsioak ordezkatzen dituena, eta bateragarria da honako sistema eragile hauekin:

  • Microsoft Windows 7 (32 y 64 biteko edizio guztiak).
  • Microsoft Windows 8 y 8.1 (32 y 64 biteko edizio guztiak).
  • Microsoft Windows 10.

Antibirus hau, ez da bateragarria ez Windows XPrekin ez Windows Vistarekin, eta beraz, ezin da sistema eragile horiek dituzten ordenagailuetan instalatu.

Antibirusaren bertsio berri honek, hezkuntza sailetik kontsola zentral baten bidez kudeatzeko prestatuta dago, horri esker, besteak beste, ez da beharrezkoa ikastetxeek bertsio berriak instalatzea, automatikoki eta modu zentralizatuan egingo baita kontsola horretatik.

Hezkuntza saileko Windows 10 duten ordenagailuetan antibirusa instalatuta dago jada, eta automatikoki eguneratzen da.

Hezkuntzako W10 ez duen, eta ikastetxekoa den (inolaz ere ez pertsonala) ordenagailu batean antibirusa instalatzeko beharra izatekotan, baimendutako langileek formulario honen bidez eskaera egiteko aukera dute: