Hezkuntzako W10ean aplikazioen instalazioa

 Atal honek Hezkuntza Departamentuaren Windows 10 duten ekipoei soilik egiten die aipamena (Nafarroako armarria mahaigainean duena). Beste sistema eragile batzuetan, EAZk ezin du ezer egin.

Irakasleek ikasturtean zehar beharko duten softwarea aurreikusi behar dute; hortaz, aplikazioren bat instalatzea eskatu behar bada, denbora nahikoarekin egin beharko da (egunak edo asteak).

Nafarroako ikastetxe guztietan erabili beharreko programak bateratzen saiatu behar gara (milioika aplikazio baitaude merkatuan); beraz, ERABILGARRI DAUDEN APLIKAZIOEN ZERRENDA honetan erakusten den softwarea erabiltzen saiatuko gara (edo Hezkuntzako W10ean instalatuta daude, edo Panel Centron daude).

Irakasle batek aplikazio bat behar duenean, ikastetxeko hezkuntza teknologien koordinatzaileari eskatu behar dio. Hark behar hori aztertu eta iragazi behar du, eta ikusi:

  • Aurreko zerrendan antzeko aplikazioren bat eskuragarri dagoen.
  • Online bertsiorik badago (liburu digitalak dira horren adibide garbi bat)

Komeni da aurreko zerrenda noizean behin berrikustea, eguneraketak eta aplikazio berriak gehitzen baitira.

 

Aplikazioen instalazioa

Ikastetxeko Hezkuntza Teknologien koordinatzaileak aurreko zerrendako edozein aplikazio instalatu dezake Panel Centro aplikazioaren bidez.

Instalazio hori ikastetxeko ekipo askotan egin behar bada, edo aurreko zerrendan eskuragarri ez dagoen aplikazio bat bada, ikastetxeko Hezkuntza Teknologien koordinatzaileak EAZri instalatzeko eska dezake formulario honen bidez: