Eranskailu eta inbentario zenbakien eskaera

Gailu bakoitzak (CPU, pantaila, eramangarria, chromebook, proiektorea, PDI, monitore interaktiboa, inprimagailua), fotokopiagailuak eta material txikia izan ezik (teklatuak, saguak, disko gogorrak, etab.), eranskailu edo serigrafia bat dute, bere inbentario zenbakiarekin

 

Ekipo batean eranskailu hori desagertzen bada edo zenbakia irakurtezina bada, ikastetxeko Hezkuntza Teknologien koordinatzaileak inbentario zenbaki bera duen eranskailu bat jarri beharko du (GLPIn bilatu beharko du), edo ekipoa zenbaki horrekin errotulatu. 

 

Ekipoa inoiz inbentariatuta egon ez bada, ikastetxeak bi aukera hauetako edozein hautatu ahal izango du:

  • Hezkuntzako IKT Azpiegituren Atalean eranskailuak jasotzea (Hezkuntza Sailaren bigarren solairua).
  • Formulario honen bidez, behar diren inbentario zenbakiak eskatzea, ikastetxeak gailuetara gehi ditzan errotuladore ezabaezin batekin edo ikastetxeak berak egindako eranskailu batekin.

Ondoren, ekipoak GLPI inbentarioan alta emateko eskaera hau bete behar da.