Chromebook eta Chromeboxen berrezartzea

ChromeBook edo ChromeBox batek ohiz kanpoko portaera duenean, erabiltzaile bakoitzak bi ekintza mota egin ditzake arazoa konpontzeko.

Ekintza biekin, Chromebooka Saileko Googleko kontsolan segitzen du, eta beraz, esleituta zituen politikak aplikatzen jarraituko dira.

Ekintza horiek ezin ditu EAZk urrutitik egin; chromebookaren erabiltzaileak berak egin behar ditu:

  • Ekipoa berrezarri. Ekipoan reset egitea eta fabrikako ezarpenak berrezartzearen baliokidea da.
  1. Chromebookean sesioa itxi.
  2. Ctrl + Alt + Mayús + R teklak sakatuta mantendu.
  3. Berrabiarazi edo Powerwash botoia sakatu saguarekin.(Jarraian, ezabaketa prozesua hasten da, minutu batzuk iraun dezakeena)
  4. Monitores izeneko wifira konektatu
  5. Jarraitu erakusten diren urratsak eta zure Google kontuan saioa hasi.

Ereduren batean aipatutako pausuak funtzionatuko ez balute, honako pausu hauek jarraituta egin daiteke ere.

  • Bigarren mailako berrezarpena. ekipoa garbitu eta sistema eragilearen akatsak zuzentzen ditu arazoak daudenean (pizten ez denean, kargatzen ez denean, wifiak ez dituenean detektatzen, etab.)
  • Ekipoa lehengoratu. neurri zorrotzagoa da honako hau, lehenengo aukerak funtzionatu ez badute bakarrik erabili behar da; izan ere, Chrome OS sistema eragilea gailuan berriz kargatzea dakar. Hala ere, oso prozesu erraza eta azkarra da, Googleren webgunean adierazten den bezala.

Hurrengo abioan, ekipoa "Monitores" wifira konektatu behar da (Ez invitados sarera, ezta Educacion wifira ere).

Erosotasunagatik, chromebook-etan ez da ezabatzen ekipoa erabiltzen duen erabiltzailea. Uneren batean erabiltzaile bat ezabatu nahi bada, ekipoa piztu bezain laster egin daiteke, izenaren ondoan agertzen den gezian klik eginez. Kasu batzuetan ez dabilela ikusi dugu, eta hori tabuladoreko tekla klikatuz edo "gailuko datuak ezabatzeko" prozesua eginez konpontzen da.