Bultzada handia Kikilisalda proiektuari azken lan-saioan - Bultzada handia Kikilisalda proiektuari azken lan-saioan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.
Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/02/16
Urtarrilaren 23an, Plazaola Partzuergo Turistikoaren bulegoan bildu ziren Mendialdea inguruko belaunaldi berrien osasuna hobetzea helburu duen proiektu honetako parte-hartzaile guztiak, haurren obesitate-tasak murriztu naturan kirola eta elikadura osasungarria sustatzearen bidez.
Azken saio horretan, gainera, lankide barria izanen duten Beteluko landa-eskolari ongietorria egin zioten Aresoko, Goizuetako eta Leitzako eskola eta institutuek eta eskualdeko beste eragileek (ekoizleak, elkarteak, mankomunitatea eta partzuergo turistikoa).
Bileran erabaki zen ikastetxe bakoitzak gutxienez bisita bat egingo duela ikasturte bakoitzean eskualdeko elikagai-ekoizpenen bat ezagutzeko. Halaber, bisiten xehetasunak zehaztu ziren, eta baloraziorako galdera-sortak diseinatu ziren, parte-hartzaileen iritzia jasotzeko eta, ondoren, horiek egokitu eta hobetzeko.
Lan-saio oso emankorra izan zen, beraz.
Mendialdeko BISITA-PROGRAMA ZONALDEKO ESKOLEKIN
LURRETIK IKASIZ_bisiten katalogoa.pdf