angle-left TIMSS 2023 txostenaren arabera, Nafarroa Hezkuntzan ekitate handiena duen bigarren autonomia-erkidegoa da Espainian

Nafarroako ikasleek Espainiako batez bestekoa baino errendimendu handiagoa eskuratu dute Matematiketan eta Zientzietan, eta ikasle etorkinen ehuneko handiena duen eskualdea da

2024/12/04

Matematikako eta Zientzietako Joeren Nazioarteko Azterketan (TIMSS 2023), Nafarroako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek Espainian izandako batez bestekoa baino errendimendu handiagoa lortu dute Matematika eta Zientzietan, eta ELGAko herrialdeen batez bestekotik hurbil dago. Era horretan, Matematikako edukiak menderatzeari dagokionean, Foru Komunitatea azterketan jasotako Espainiako bederatzi eskualdetatik laugarrena da.